Alberto Iglesias, Oscarren izendapenetik urrats batera
Alberto Iglesias donostiar konpositoreak “Dolor y gloria” Pedro Almodovar espainiar zinemagilearen filmerako egin zuen musika aukeratu du Hollywoodeko Akademiak jatorrizko soinu banda onenaren Oscar sarietako finalerdietan.
Izendapenak 2020ko urtarrilaren 13an iragarriko dituzte, eta sariak emateko gala otsailaren 9an izango da, Dolby Los Angeleseko (AEB) antzokoian.
Alberto Iglesiasentzat Oscarretarako laugarren izendapena izango litzateke, azkenean berretsiz gero, 2005ean (The Constant Gardener), 2007an (The Kite Runner) eta 2012an (Tinker Tailor Soldier Spy) egon baitzen izendatuta.
Bilbotar ekoiztetxe bat, film labur onenen artean
Gainera, 'The Christmas Gift'/'Cadoul de Craciun' Bogdan Muresanu errumaniarrak zuzendu eta Mailuki Films Bilboko enpresak ekoitzitako film laburra ere aurrez hautatutako hamarren zerrendan dago, bere atalean.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilbo zinemaren ikuspegi berriekin beteko du Zinebik, ikus-entzunezkoaren formula nagusien aurrean
Ione Hernandezek "Hermanas" aurkeztu du Semincin
Fantasiazko eta beldurrezko zinemak Donostia beteko du astebetez, urriaren 30etik aurrera
Paul Urkijo “Hiru olatuak” thriller psikologikoa filmatzen hasi da