Zinema industriako genero arrakala neurtu du Donostiako Zinemaldiak
Donostiako iazko Zinemaldian zuzendaritza, produkzio, gidoi, muntaketa, argazki eta musikako kategorietan parte hartu zuten profesionalen % 70 gizonezkoak ziren eta % 30 emakumezkoak, bai inskribatutako filmetan, bai azkenean zinema jaialdiak hautatutakoetan.
Txosten honek agerian uzten duenez, emakumeek zailtasun handiagoa dute zinema industrian irauteko sartzeko baino, New Directors sailean –zinemagileen lehen eta bigarren obrak hartzen ditu– eta Nest sailean –mundu osoko zinema-eskoletako ikasleen film laburrak biltzen ditu– gainerakoetan baino emakumezko zuzendari, gidoilari eta muntatzaileen film gehiago jaso eta programatu baitziren.
Ehunekoak antzekoak dira bai inskribatu ziren eta Hautapen Batzordeak ikusi zituen filmen artean, bai Zinemaldiaren programazio ofizialean sartzeko hautatu zirenen artean. Batez beste, parte-hartzaileen % 70 gizonezkoak ziren eta % 30 emakumezkoak, eta aldea antzekoa da aztertutako sei kategorietan: zuzendaritza, produkzioa, gidoia, muntaketa, argazkia eta musika.
67. edizioaren datuak
Antolatzaileek emandako datuen arabera, oro har, hazkunde iraunkorra izaten ari da Zinemaldia, eta bere hazkunde-mugara hurbiltzen ari da. Bigarren urtez jarraian, errekorra gainditu du bai publikoaren asistentzian (178.687 ikusle), akreditazioen kopuruan (4.319) eta sarreren salmentaren ondoriozko bilketan (950.344 euro).
Zure interesekoa izan daiteke
Patrick Stewart 'Star Trek' unibertsoko aktore ospetsua hil da
"La bola negra"-k Oscarra(k) lortuko bal(it)u…
Bilbo zinemaren ikuspegi berriekin beteko du Zinebik, ikus-entzunezkoaren formula nagusien aurrean
Ione Hernandezek "Hermanas" aurkeztu du Semincin
Fantasiazko eta beldurrezko zinemak Donostia beteko du astebetez, urriaren 30etik aurrera
Paul Urkijo “Hiru olatuak” thriller psikologikoa filmatzen hasi da