Kiyoshi Kurosawak inauguratuko du Zinemaldiko Perlak saila
Kiyoshi Kurosawaren "Wife of a Spy" filmak irekiko du Perlak saila, Donostia Zinemaldiaren 68. edizioan. Atal honetan, nazioarteko beste zinema jaialdi batzuetan hautaturiko bederatzi film bilduko dituzte, besteak beste, Cannes, Venezia, Deauville edota Sundance-en.
Perlak sailean, beste batzuen artean, Maite Alberdi, Michel Franco, Eliza Hittman, Phyllida Lloyd, Maïwenn eta Susanna Nicchiarelli lehiatuko dira, eta Donostia Hiria Publikoaren Saria eskuratu ahalko dute.
Espainiako Estatuan eman ez diren eta kritikak txalotu edota nazioarteko beste zinema jaialdi batzuetan saritu dituzten urteko film luzeen sorta biltzen du Perlak, eta berorretako lan guztiek Donostia Hiria Publikoaren Saria irabazteko aukera daukate.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilbo zinemaren ikuspegi berriekin beteko du Zinebik, ikus-entzunezkoaren formula nagusien aurrean
Ione Hernandezek "Hermanas" aurkeztu du Semincin
Fantasiazko eta beldurrezko zinemak Donostia beteko du astebetez, urriaren 30etik aurrera
Paul Urkijo “Hiru olatuak” thriller psikologikoa filmatzen hasi da