Heriotza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Christopher Plummer hil da, 'The sound of music'en protagonista

Plummerrek 90 urteetara arte egin zuen lan, eta 82 urterekin Oscar saria jaso duen pertsona zaharrena bilakatu zen, 'Beginner' (2012) filmean egindako lanagatik.
Christopher Plummer aktorea. Argazkia: Efe
Christopher Plummer aktorea. Argazkia: Efe

Christopher Plummer hil da gaur 91 urte zituela Connecticuten (AEB), familiak baieztatu duenez. Plummer oso ezagun egin zen, Julie Andrewsekin batera, The sound of music filmearen protagonista gisa.

"Chris gizon aparta zen, lanbidea asko maite eta errespetatzen zuen, garai bateko edukazioarekin, umore kritikoarekin eta hizkera musikalarekin. Harribitxi nazionala zen, jatorri kanadiarrarekin harro zegoena", idatzi du Lou Pitt lagun eta ordezkariak Deadline egunkari espezializatuan.

Plummerrek 90 urteetara arte egin zuen lan, eta 82 urterekin Oscar saria jaso duen pertsona zaharrena bilakatu zen, Beginner (2012) filmean egindako lanagatik, eta 2018an Ridley Scottekin egin zuen lan All the money in the world-en.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

'Naza', Veneziako Mostra hunkituta utzi duen Gazako sarraskiari buruzko dokumentala

Gazako sarraskia salatzen duen dokumentalak ikus-entzuleak hunkituta utzi ditu ostegun honetan Veneziako Nazioarteko Zinemaldian. Yuval Abraham eta Rachel Szor israeldarrek zuzendutako filmak agente israeldarren testigantzak biltzen ditu, Palestina suntsitzeko eta palestinarrak erailtzeko jarraitutako estrategia militar eta teknologikoaren inguruan. Filma aurtengo Donostiako Zinemaldian izango da ikusgai, Perlak sailaren barruan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X