"Cinco lobitos" Alauda Ruiz de Azuaren pelikula filmatzen hasi dira
Alauda Ruiz de Azua zuzendaria (Barakaldo, 1978) "Cinco lobitos" bere lehen film luzea filmatzen hasi da. EITBren parte hartzea duen pelikula Madrilen eta Bizkaian (Mundaka eta Bakio) filmatuko dute, eta Amaiaren (Laia Costa) istorioa du kontagai: erditu berri da, eta konturatuko da ez dakiela oso ondo nola izan ama.
Bikotekidea joan egin beharko da, lan kontuak direla eta, eta Amaia gurasoen etxera joango da, euskal kostaldeko herri batera, egun batzuez umea zaintzen lagun diezaioten.
"Amaiak ez dakiena da ama izateagatik ez diola utzi alaba izateari", adierazi du zuzendariak.
"Zinema eskolan nengoenean esan izan balidate nire lehen pelikularen gidoia neuk idatziko nuela, maitasun handiz ekoitzita egongo zela eta aktore talde zoragarria izango nuela ondoan, ez nukeen sinetsiko", esan du Alauda Ruiz de Azuak.
Susi Sanchez (Goya sariaren irabazlea "La enfermedad de domingo"gatik, "La piel que habito", "Dolor y gloria", "El inocente") Begoña izango da, Amaiaren ama, eta Ramón Barea ("La Boda de Rosa", "Todos lo saben", "Fe de etarras") Koldo, aita. Mikel Bustamantek ("La Casa de Papel" eta "Maixabel") egingo du Javirena, Amaiaren bikotekidearena.
Soinu banda Aran Calleja "Akelarre" filmagatik Goya saria irabazi duen musikariak egingo du, eta argazkilaritza zuzendaria Jon D. Domínguez izango da.
Zure interesekoa izan daiteke
Urkijok, "Hiru olatuak" filmari buruz: "Egin dudan pelikularik handiena da"
Patrick Stewart 'Star Trek' unibertsoko aktore ospetsua hil da
"La bola negra"-k Oscarra(k) lortuko bal(it)u…
Bilbo zinemaren ikuspegi berriekin beteko du Zinebik, ikus-entzunezkoaren formula nagusien aurrean
Ione Hernandezek "Hermanas" aurkeztu du Semincin
Fantasiazko eta beldurrezko zinemak Donostia beteko du astebetez, urriaren 30etik aurrera
Paul Urkijo “Hiru olatuak” thriller psikologikoa filmatzen hasi da