Sean Baker, Julia Ducournau, Todd Haynes, François Ozon eta Céline Sciamma, Zinemaldiko Perlak sailean
Donostiako Zinemaldiak beste zinema jaialdi handi batzuetan (Cannes, Venezia eta Berlin) programatutako 15 film erakutsiko ditu Perlak sailean, ohi bezala. Izen handi-handien film berrienak ikusi ahalko dira atal honetan: Ryusuke Hamaguchi; Todd Haynes; François Ozon; Paul Verhoeven; Julia Ducournau, Canneseko Urrezko Palma irabazi duen azken zuzendaria; Céline Sciamma; Sean Baker; Joachim Lafosse… Gainera, Emmanuel Carrère idazleak fikziozko bere bigarren lana aurkeztuko du, eta Charlotte Gainsbourgek bere debuta.
Gastón Duprat eta Mariano Cohn zinemagileen Competencia oficial komediak irekiko du saila. El artista (2008) eta El ciudadano ilustre (2016) filmen zuzendarien pelikula berriko protagonistak Penélope Cruz eta Antonio Banderas dira, eta Nagore Aranburu eta Koldo Olabarri euskal aktoreen parte-hartzea du, gainera.
Ixteko ardura, berriz, The Velvet Underground dokumentalak izango du Lou Reed buru izan zuen rock talde ospetsuaren errepasoa, Todd Haynesen zuzendaritzapean. Lehiaz kanpo emango dute pelikula hau, gainera, Cannesen nabarmendu diren bi film bezala: Titane, Julia Ducournau zuzendari frantziarrarena, Urrezko Palmaren irabazlea, eta Drive My Car Ryusuke Hamaguchi japoniarrarena.
Hamaguchi, gainera, Donostia Hiria Publikoaren Saria jasotzeko bidean ere egongo da, Guzen to sozo / Wheel of Fortune and Fantasy ere aurkeztuko baitu, Berlinaleko Epaimahaiaren Sari Bereziaren irabazlea.
Céline Sciamma (Tomboy, Portrait de la jeune fille en feu) Perlak sailera itzuliko da bi neskatoren adiskidetasuna kontatzen duen Petite Maman lanarekin, eta azken urteotan Sail Ofizialean parte hartu duten eta euren lan berriak Cannesen erakutsi dituzten hiru zuzendari ere lehiatuko dira: Joachim Lafosse (Les intranquilles), François Ozon Urrezko Maskorraren irabazlea (Tout s'est bien passé) eta Louis Garrel (La Croisade).
Shipei Wen txinatar zinemagileak Re Dai Wang Shi / Are You Lonesome Tonight? thrillerra erakutsiko du Perlak sailean, eta Sean Bakerrek (The Florida Project) Red Rocket aurkeztuko du.
Izen handien zerrenda luxuzkoarekin jarraitzeko, Paul Verhoevenek Benedetta eramango du Donostiara, eta Jane par Charlotte Charlotte Gainsbourg aktore eta abeslariaren dokumentala ere egongo da ikusgai, zuzendu duen lehen lana. Lanean, Gainsourgek Jane Birkin amaren deskribapen bat egiten du, irudi ezezagun, argazki eta elkarrizketak uztartuz.
Azkenik, Emmanuel Carrère idazle ezagunak fikziozko bere bigarren filma aurkeztuko du, Ouistreham / Between Two Worlds, eta Xavier Giannolik Les illusions perdues.
Zure interesekoa izan daiteke
“Palestine 36” filmak irekiko du Giza Eskubideen Donostiako Zinemaldia
Apirilaren 23tik 30era 23. edizioa egingo duen jaialdiko pelikuletan hizpide hartuko dituzte, besteak beste, emakumeek erlijioetan duten zeregina, larrialdi klimatikoa, prekarietatearen feminizazioa eta pertsona transek landa giroan duten egoera.
Piztu ziren argi gorriak Hernaniko eskalextrikean
"Argi Gorriak" telesailaren zortzi ataletan, krudela oso da komedia, bizitza nola. Zortzi atal horietan, algarak izozten dizkizute gidoilariek eztarrian.
Stephen Colbertek "Eraztunen jauna" sagako film berria idatziko du, lehen liburuan oinarrituta
Film berria, Eraztunen jauna: eraztunaren komunitatea liburuko lehen kapituluetan oinarrituko da, Peter Jacksonen zinema-egokitzapenean sartu ez ziren kapituluetan, hain zuzen ere.
Martxoak 3 Elkarteak Paul Laverty sarituko du Langilearen Inguruko Zinema Astean
Arkabia Gasteizko aretoa izango da jaialdiaren egoitza, eta eskoziar gidoilaria, Ken Loachen ohiko lankidea, itxiera galan izango da. Zikloan, Estibaliz Urresolak eta Irati Gorostidik ere hartuko dute parte, eta, besteak beste, The Old Oak, Cuerdas eta Contadores ikusi ahalko dira.
Fant zinema jaialdiak Eugenio Mira zuzendaria sarituko du
Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren Film Laburren Sail Ofizialak 19 lan proiektatuko ditu, horietako hamar euskal ekoizpenak. Fantasiazko zinemaren jaialdiaren 32. edizioa maiatzaren 8tik 16ra egingo dute.
Crossover jaialdiak Donostia telesailen hiriburu bihurtuko du aste honetan
Bederatzigarren edizioak estreinaldiak, topaketak eta larunbatera arteko jarduerak bilduko ditu, euskarazko programazio zabalarekin.
Chuck Norris hil da
Aktorearen ibilbidea arte martzialei lotuta dago. 90eko hamarkadan, Walker Texas Ranger telesailak arrakasta eman zion.
Iñarritu: "Kamera ikusleari eman diot eta bakoitzak esperientzia ezberdina biziko du"
Alejandro Gonzalez Iñarritu zinemagile mexikarrak "Carne y arena" instalazioa aurkeztu du EITBren Bilboko egoitzako 5. platoan. Zuzendariak espazio honetan sortzen diren sentsazio eta bizipenak azaldu dizkigu.
Iñarrituren "Carne y arena", mugan hara-hona
“Carne y arena” EITBren Bilboko egoitzan ekainaren 20ra arte bisitagai dagoen murgiltze instalazioan, Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zinemagileak bultza egiten dio bisitariari besteen zapatetan sartzeko, une batez ezdeusei bidean lagundu eta mugan hara-hona ibiltzeko, errealitatetik fikziora, haragitik pixelera, hareatik zulora eta gizatasunetik ankerkeriara.
Albiste izango dira: Oscar sariak, EAEko aireportuen kudeaketari buruzko bilera Madrilen eta udal hauteskundeak Ipar Euskal Herrian
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.