Hamar film lehiatuko dira Zinemaldiko Horizontes Latinos sailean
Argentina, Brasil, Kolonbia, Costa Rica, Mexiko, Suitza, Uruguai eta Venezuelako zinemagileek zuzendutako hamar film erakutsiko ditu Horizontes Latinos Donostiako Zinemaldiaren sailak irailaren 17tik 25era, jaialdiaren 69. edizioan.
Film horietatik hiru zinemagileen lehen lanak izango dira, eta beste edizio batzuetan sail horretan izan diren hainbat errealizadore ere itzuliko dira, hala nola Paz Fábrega, Alonso Ruizpalacios eta Lorenzo Vigas.
Iván Fundek bikote ezkondu baten dolua erakutsiko du Piedra noche filmean, Maximiliano Schonfeld zinemagile argentinarrak saila irekiko du Jesús López filmarekin eta Manuel Nieto Zas uruguaitarrak itxiko du El empleado y el patrón lanarekin.
Madiano Marcheti zuzendari brasildarra Madalena pelikularekin lehiatuko da, Paz Fabrega costarricarra Aurora lanarekin, 2010ean ere Agua fría de mar-ekin lehiatu eta gero, eta Lorenzo Vigas venezuelarra La caja filmarekin.
Alonso Ruizpalacios mexikarrak Horizontes saria irabazi zuen bere lehen filmarekin (Güeros, 2014), eta Una película de polícias filmarekin itzuliko da. Andreas Fontana zuzendari suitzarrak Azor Argentinako diktaduran girotutako pelikula ekarriko du Donostiara, Tatiana Huezo zuzendari mexikarrak Noche de fuego eta Simon Mesa Sotok Amparo bere lehen film luzea.
Horizontes Latinos saileko filmak Espainiako Estatuan eman gabeak izaten dira, Latinoamerikan osorik edo partzialki ekoitziak, jatorri latinoko zinemagileek zuzenduak edota marka edo gai gisa komunitate latinoak dituztenak.
Saria 35.000 eurokoa da, zuzendariarentzat eta filma Espainiako Estatuan merkaturatzeko ardura duen banatzailearentzat.
Zure interesekoa izan daiteke
'Ghost in the Cell' filmak irabazi du Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko film luzerik onenaren saria
Ikusi, primizian, "Hermanas" filmaren trailerra
Urkijok, "Hiru olatuak" filmari buruz: "Egin dudan pelikularik handiena da"
Patrick Stewart 'Star Trek' unibertsoko aktore ospetsua hil da
"La bola negra"-k Oscarra(k) lortuko bal(it)u…
Bilbo zinemaren ikuspegi berriekin beteko du Zinebik, ikus-entzunezkoaren formula nagusien aurrean
Ione Hernandezek "Hermanas" aurkeztu du Semincin
Fantasiazko eta beldurrezko zinemak Donostia beteko du astebetez, urriaren 30etik aurrera
Paul Urkijo “Hiru olatuak” thriller psikologikoa filmatzen hasi da