Zinemaldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zhang Yimouk inauguratuko du Donostiako Zinemaldiaren 69. edizioa, "One Second" filmarekin

Zinemagile txinatarrarenarekin batera, Michael Showalter eta Thierry de Perettiren azken filmek osatuko dute Sail Ofizialeko lehiaketa.
Zhang Yimouren "One second" pelikularen irudietako bat. Argazkia: Zinemaldia.
Zhang Yimouren "One second" pelikularen irudietako bat. Argazkia: Zinemaldia.

Irailaren 17tik 25ra izango da Donostiako Zinemaldiaren 69. edizioa, eta Zhang Yimou zinemagile txinatarrak inauguratuko du festibala, Yi miao zhong / One Second filmarekin. Michael Showalterren The Eyes of Tammy Faye eta Thierry de Perettiren Enquête sur un scandale d' Etat / Undercover filmek osatuko dute Sail Ofizialeko lehiaketa.

Yimou azken hamarkadetako zuzendari txinatar ospetsuenetako bat da, eta estreinakoz lehiatuko da Sail Ofizialean, zinemari egindako omenaldi bereziarekin. Film horretan, Kultur Iraultza bete-betean, bortxazko lanen esparru batetik ihes egiten duen eta bere alabaren irudiak bilatzen ari den presoa izango da protagonista.

Wei Fan eta Yi Zhang dira filmeko pertsonaia nagusiak. 1997an Donostiako Zinemaldian Epaimahai Ofizialeko buru izan zen zuzendariaren aurreko filmetako batzuk Perlak taldetik igaro dira, hala nola Huozhe (1994), You hua hao hao shuo / Keep Cool (1997), Ying xiong / Hero (2003) edo Shi mian mai fu / The House of Flying Daggers (2004).

Michael Showalter, The Big Sick (Perlak, 2017) filmeko zuzendari eta idazlea, pantaila handira itzuliko da The Eyes of Tammy Faye filmarekin. Jessica Chastainek ekoiztu eta protagonizatu du lana, eta Andrew Garfield eta Vincent d 'Onofrio aktoreak izan ditu lagun.

Thierry de Peretti errealizadore, aktore eta gidoilariak Enquête sur un scandale d 'Etat / Undercover filma aurkeztuko du Donostian; horretan, droga-trafikoarekin lotutako polizia-ustelkeriaren lekuko bati lotutako kazetaritza-ikerketan sakontzen da. Roschdy Zem, Pio Marmaï, Vincent Lindon eta Julie Moulier dira pelikula horretako aktore nagusiak.

Horrela, Peretti, Showalter eta Yimou Urrezko Maskorra irabazteko lehian arituko diren zinemagileen zerrendan sartu dira: Inés Barrionuevo, Iciar Bollaín, Laurent Cantet, Terence Davies, Alina Grigore, Lucile Hadzihalilovic, Zhang Ji, Fernando León de Aranoa, Tea Lindeburg, Claudia Llosa, Paco Plaza, Claire Simon eta Jonás Trueba.

Zure interesekoa izan daiteke

Maite Mugerza Ronse aktorea, "Aro berria" filmean.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikusi primizian "Aro berria" filmaren sekuentzia bat

Irati Gorostidiren lehen film luzeak aipamen berezi bat jaso zuen Donostiako Zinemaldiko New Directors sailean, eta ostiralean, abenduak 12, zinema aretoetara iritsiko da.  Primizian erakusten dizugun txatalean, Oliver Laxe zinemagilearen kolaborazio berezia agertzen da.  Donostian, 1978an, hainbat langilek asanblea egingo dute, greba bat bideratzeko, baina azkenean ez dute adostasun nahikorik lortuko. Etsirik, aldaketa sozialerako irrika bizitza pertsonalera eramango dute, eta komunitate bat sortuko dute, mendialdean.  EITBren parte-hartzea du filmak. 

Jacob Elordi aktore australiarra "Frankenstein" filmean
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"One Battle After Another" nagusi, Urrezko Globoen izendapenetan

Paul Thomas Andersonen filma dago Hollywoodeko atzerriko prentsaren sarietako izendapenen zerrendaren buruan, eta Affeksjonsverdi, Sinners, Hamnet eta Frankenstein ere nabarmendu dira. Jacob Elordik bi sari lortzeko hautagai da: Frankenstein filmagatik bigarren mailako gizonezko aktore onenaren sailean, eta The Narrow Road to the Deep Northgatik, minisail bateko gizon protagonistaren atalean.

Singular
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EITBren parte-hartzea duen Alberto Gastesiren "Singular" thrillerra zinema-aretoetan ikusgai dago

Filma Sitgesen estreinatu zen, eta Patricia Lopez Arnaiz eta Javier Rey ditu protagonista. Dianaren eta Martinen istorioa kontatzen du. Semea hil eta hamabi urtera, bikoteak lakuko bere etxe zaharrean berriz elkartzea erabakitzen du. Hildako semearen antza duen gazte enigmatiko bat etxean agertzen denean, antzinako sekretuak eta susmo berriak argitara ateratzen dira.

Gehiago ikusi