Marion Cotillardek jasoko du Donostia Saria Zinemaldiaren 69. edizioan
Marion Cotillardek, egungo zinematografiaren barnean nazioarteko oihartzun handienetakoa duen aktore frantsesak, Donostia Saria jasoko du Zinemaldiaren 69. edizioan. Ohorezko golardoa irailaren 17an emango diote, ostiralean, Kursaaleko auditoriumean, lehiaketaren inaugurazio ekitaldian.
Cotillardek Oscar, Golden Globe eta BAFTA sariak eskuratu zituen La Môme / La Vie en Rose (2007) filmean egindako lanagatik, Édith Piafen rola egiteagatik, hain zuzen; izan ere, aktorea bereiziki nabarmendu izan da nola Europako hala Estatu Batuetako ekoizpenetan, talentu berdin-berdina erakutsi izan baitu rol guztietan, dramatikoetan ez ezik, komikoetan eta ekintzazkoetan ere; zinemagile ugarirekin egin izan du lan, hauekin, besteak beste: Michael Mann, Christopher Nolan, Woody Allen, Steven Soderbergh, James Gray, Dardenne anaiak, Arnaud Desplechin, Nicole Garcia, Leos Carax eta bere bikotekide Guillaume Canet zuzendari eta aktorea.
Parisen jaioa, artistaz osaturiko familia batean, bere aita Jean-Claude Cotillarden antzezlanetako batean egin zuen debuta aktore gisa, oraindik haurra zela. Telebistako zenbait telesailetan parte hartu ondoren, L'histoire du garçon qui voulait qu'on l'embrasse (1994) filmean izan zuen bere lehen rola. Taxi (1998) filmean egindako lanari esker, César sarietarako sei izendapenetatik lehenengoa izan zuen. Geroago Lilly Bertineauren papera egin zuen, berriz ere, Taxi 2 (2000) eta Taxi 3 (2003) filmetan.
Cotillard bikoiztu egin zen Les jolies choses / Pretty Things (2001) pelikulan elkarren aurka dauden bi ahizpa bikiren rolak egin zituenean, eta, horri esker, beste César sari baterako izendapena izan zuen; zehazki, emakumezko aktore onenaren sarirako. Frantzian are ospe handiagoa lortu zuen Jeux d'enfants / Love Me If You Dare (2003) komedia erromantikoari esker, eta, horren ondoren, Hollywoodeko film batean parte hartu zuen lehendabizikoz, Tim Burton estatubatuarraren Big Fish (2003) filmari esker. Azkenean, taldeko emakumezko onenaren César saria eskuratu zuen Un long dimanche de fiançailles / A Very Long Engagement (2004) gerra osteko drama erromantikoan egindako lanagatik, eta urte horretan bertan, Innocence (2004) filmeko aktore-zerrendan parte hartu zuen (Donostia Zinemaldiko New Directors saria irabazi zuen filmak). Mary (2005), Sauf le respect que je vous dois / Burn Out (2005) eta Fair Play (2006) filmetan lan egin ondoren, Russel Crowek antzeztutako pertsonaia maitemintzen den jatetxe-jabearen pertsonaia hezurmamitu zuen Ridley Scotten A Good Year (2006) filmean.
Édith Piaf abeslari ospetsuaren bere birsorkuntza txalotuarekin urrats erabakigarria egin zuen Cotillardek bere karreran, frantsesez egindako antzezlan batengatik Oscar saria irabazi zuen emakumezko lehen aktore frantses bihurtu baitzen. La Môme / La Vie en Rose (2007) filmean egindako rolari esker, Golden Globe eta BAFTA golardo bana, eta bere bigarren César saria eskuratu zituen Cotillardek, oraingoan emakumezko aktore nagusi gisa. Arte eta Letren Ordenaren Frantziako domina jaso zuen handik gutxira.
Hortik aurrera, Marion Cotillard Hollywoodeko gero eta ekoizpen gehiagotan parte hartzen hasi zen, esate baterako, hauetan: Public Enemies (2009), non Billie Frechette John Dillinger gangsterraren neska-lagunaren rola egin zuen; Nine (2009) musikala, non berriro erakutsi baitzuen abeslari eta dantzari paregabea dela; Inception (2010) eta The Dark Knight Rises (2012) ekintzazko filmak, biak Christopher Nolanek zuzendutakoak; Midnight in Paris (2011) eta beste komedia batzuk; Contagion (2011), Blood Ties (2013), Allied (2016) eta beste hainbat thriller; eta dramak, hala nola The Inmigrant (2013), bere lehen paper protagonista film estatubatuar batean, eta Macbeth (2015).
Bitartean, aktoreak Europako zinemagile garrantzitsuekin lan egiten jarraitu du, kasu baterako, Jacques Audiard eta Dardenne anaiekin, bosgarren eta seigarren César izendapenak ahalbidetu zizkiotenak, hurrenez hurren; halaber, Xavier Dolanen, Arnaud Desplechinen eta Leos Caraxen filmetan ere lan egin du; Caraxi dagokionez, duela gutxi Annette (2021) pelikulan parte hartu du Cotillardek, Canneseko zinema-jaialdiaren aurtengo lehiaketa ofiziala ireki zuen musikal sailkaezinean, hain zuzen.
Antzezle garrantzitsu ugarirekin egin du lan Cotillardek, besteak beste, hauekin: Matthew Modine, Forest Whitaker, Christian Bale, Daniel Day-Lewis, Penélope Cruz, Nicole Kidman, Leonardo DiCaprio, Joseph Gordon-Levitt, Clive Owen, Joaquin Phoenix, Jeremy Renner, Michael Fassbender, Brad Pitt, Louis Garrel, Léa Seydoux, Mathieu Amalric, Charlotte Gainsbourg, Vincent Cassel, Benoît Magimel, François Cluzet, Adam Driver eta Johnny Depp, Donostia Zinemaldiaren 69. edizioan Donostia Saria jasoko duena.
Ingurumena babesteko kausa irmo defendatzeaz gain, aktorea Flore Vasseurren Bigger Than Us dokumentalaren ekoizlea ere bada. Dokumentalak, Elzévir Films konpainiako Denis Carotek ere ekoitzi duenak, aldaketarekin konprometitutako gazteei hitza ematen die. Filma Donostia Zinemaldian erakutsiko da, irailaren 18an Victoria Eugenia Antzokian, Emanaldi Berezi gisa. Cannesko zinema-jaialdian jada programatu zuten, beste film batzuekin batera, ikus-entzuleak klima-aldaketari eta horrek ingurumenean duen eraginari buruz kontzientziatzeko.
Irailaren 12an, igandean, jarriko dira salgai Cotillardi saria emateko zeremoniarako sarrerak, Zinemaldiaren inaugurazio-ekitaldiaren barnean (irailaren 17a), zeinak Carlos Sauraren Rosa Rosae. La Guerra Civil film laburraren eta Zhang Yimou zuzendariaren Yi miao zhong / One Second film luzearen emanaldia ere barne hartuko baititu.
Zure interesekoa izan daiteke
Werner Herzog, Donostia saria
Zuzendari, gidoilari, ekoizle eta aktore alemaniarrari Zinemaldiko ohorezko sari ospetsuenetako bat emango diote. Herzogek inaugurazio-ekitaldian jasoko du saria, eta bere azken filma aurkeztuko du: Bucking Fastard.
Manolo Solo espainiar aktorea hil da
Andaluziar aktoreak, "Cerrar los ojos" eta "Una quinta portuguesa" flimen protagonistak, 62 urte zituen.
Hamalau zinemagilek beren lehen edo bigarren filmak aurkeztuko dituzte New Directorsen
Javier Giner barakaldar zuzendariak “Esta soledad” bere estreinako pelikula aurkeztuko du Zinemaldiaren atal honetan.
Eta sirenek kantu ez bazuten egin?!
Sirenen isiltasunaren kontra (edo alde) egin behar izan zuten borroka The Odissey filmaren musikaz arduratu zirenek, Suedian jaiotako Ludwig Göransson musikari hiru Oscar sariduna buru zela. Erabaki sendoak, ezin utzizkoak hartu zituzten. Lehengo eta kasik garrantzi handienetakoa: orkestrarik ez zen izango.
Urriaren 9an iritsiko da zinemetara “Inurri itsuak” Igor Legarretaren filma
Euskarazko pelikulak Ramiro Pinillaren eleberri bat du oinarri, eta antzeztaldea Urko Olazabal, Itziar Ituño, Josean Bengoetxea, Miren Gaztañaga eta Carlos Santosek osatzen dute.
Pablo Larrain, Mike Leigh eta Yesim Ustaoglu lehiatuko dira Donostiako Urrezko Maskorra lortzeko
Zinemagile horien film luze berriak Donostia Zinemaldiko Urrezko Maskorra lortzeko lehiatuko dira, Nicole Garcia, Maha Harada, Hans Petter Moland eta Benjamín Naishtaten azken lanekin batera.
Ione Hernandezen "Hermanas" filma Torontoko zinema jaialdian estreinatuko da
Pelikulak EITBren babesa du, eta Bizkaiko eta Madrilgo hainbat tokitan filmatu dute. Elena Anaya eta Emma Suarez aktoreak dira protagonistak.
Mikel Gurrea, Koldo Almandoz eta David Perez Sañudoren film berrienak Zinemaldiko Sail Ofizialean izango dira
“Sants” Mikel Gurrearen filma Urrezko Maskorrerako lehian arituko da Donostiako zinema jaialdian, eta “Azken agurra” Almandozena eta “Sacamantecas” Perez Sañudorena, biak ere euskarakoak, lehiatik kanpo ikusiko dira. Zinemaldiak 74. edizioan pantailaratuko dituen hainbat euskal film aurkeztu ditu, Madrilen.
Oliver Laxe, Tabakaleran, "HU, egin dantza inor begira ez balego bezala" proposamenarekin
Sirāt eta O que arde filmen zuzendariak aurkeztu du, Donostiako zentroan, urriaren 12ra arte ikusgai egongo den erakusketa. Jatorriz Reina Sofía Museorako sortua, instalazioak artistaren azken hamar urteetako filmazioak ditu abiapuntu, Sirāt film sarituaren unibertso bisualarekin lotura dutenak.
Ontziratu al ziren Fuchs anaiak "Winnipeg" barkuan?
Jakina fuchstarrak ez zirela itsasontziratu 2.500 iheslari Espainiako Gerraren osteko krudelkeriatik urrundu zituen Winnipeg barkuan.