Gertutasunaren eta besarkaden Zinemaldia izango da
Iazkoa distantziek markaturiko Zinemaldia izan zen. 2021ean ere covidaren aurkako neurriak mantenduko diren arren, egoera ez da bera eta agerian geratuko da hori ostiraleko 69. Zinemaldiko hasiera ekitaldia "alaiagoa" izango baita. Izan ere "elkarrengandik eta besarkadetatik gertuago" dago gizartea, nahiz eta izarrek publikorik gabeko alfonbra gorria zeharkatuko duten.
Donostian eskainitako prentsaurrekoan, zine jaialdiaren zuzendari Jose Luis Rebordinosek ostiral honetan hasi eta irailaren 25era arte luzatuko den 69. Zinemaldiko galak aurkeztu ditu. Jon Maya dantzari eta koreografoak zuzenduko ditu, bigarren urtez, Zinemaldiko ekitaldiak. Ostiraleko hasiera ekitaldia, Johnny Deppen Donostia Sariaren gala eta Euskal Zinearena. Sormen taldean kide izan ditu Harkaitz Cano eta Ane Garcia gidoilariak eta Luis Mari Moreno Urretavizcaya Pirata musika zuzendaria.
"Diotenez, jatorrian, besarkadaren garapena edo ordezkoa izan zen txaloa: urrun dagoena besarkatzeko modurik ez dugulako jotzen diogu txalo. Besarkatu nahi genukeenari jotzen diogu txalo, alegia. Gustatuko litzaiguke irekiera galak berak, eta Zinemaldiko film bakoitzak, nahi baino gehiago atzeratzen ari zaigun besarkada horretara iristeko falta zaigun tartea txikitzen laguntzea", adierazi du Harkaitz Canok.
Elena Iruretak, Asier Etxeandiak, Anne Igartiburuk eta Cayetana Guillén Cuervok ezustekoz beteriko gala bat aurkeztuko dute, non berariaz aipatuko baitira pandemiak debekatu zizkigun besarkadak. Kukaiko dantzariek, halaber, pieza koreografiko ugari egingo dituzte, baita Zea Mays taldeak musika-emanaldiak ere, Rozalének, Etxeandiak berak eta beste zenbait musikarik lagunduta.
Ostiraleko ekitaldiaren ostean, Zhang Yimou zuzendari txinatarraren Sail Ofizialean lehiatuko den lehen film luzea, Zhang Yimouk zuzendutako Yi miao zhong / One Second ikusi ahal izango da. Baina aurretik Carlos Saura zinemagileak lehiaketatik kanpo egongo den Rosa rosae. La Guerra Civil / Rosa rosae. A Spanish Civil War Elegy film laburra aurkeztuko du. Saura agertokian dagoen unea "'handi' bati egindako omenaldi handia" izatea nahiko luke Rebordinosek.
"Merezi duen harrera egitea espero dugu", adierazi du Jon Mayak, "zinema eta dantza uztartuz hainbeste egin duen" zuzendari espainiarrari buruz.
Marion Cotillardek Donostia Saria jasoko du hasiera ektaldian Rebordinosen eskutik, eta Zinemaldiarekin lotura estua duten eta azken urtean hil diren bi pertsona ere omenduko dituzte ostiralean: Luis Gasca, 70eko hamarkadaren amaieran eta 80ko hamarkadaren hasieran jaialdiaren zuzendari izandakoa, eta Bertrand Tavernier zinemagile frantziarra.
FIPRESCIa berreskuratuko da
Aurten, gainera, FIPRESCI Sari Nagusia berreskuratuko dute, Chloe Zhaoren Nomadlandi emango zaiona. Horrez gain, aitorpena egingo diote TVEko Dias de Cine saioari, antenan daramatzan hiru hamarkadengatik.
Gala zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.eus-ek, TVEko La 2 kateak eta Zinemaldiaren webguneak, 21:00etatik aurrera.
Gonbidatuen zerrenda
lehiaketa donostiarrak akreditazioen %75 bete nahiko lituzke, azken orduetan izan diren bajak gorabehera; izan ere Jason Isaacs-ek Noemie Merlant antzelze eta zuzendariak eta Xavier Giannoli zinegileak ezingo dute Donostiara bidaiatu azkenean.
Hala ere, badirudi zerrenda luzatuko dela oraindik, Donostiara bidaiatzeko ahaleginean diren pertsonak baieztatzen doazen heinean.
Antonio Banderas aktorea eta Cécile de France antzezle belgiarra izan dira, esaterako, Zinemaldiko hasierako ekitaldian izango direla baieztatu duten azkenak.
Aurretik baiezkoa emana dute beste hainbatek, besteak beste, Javier Bardem, Jessica Chastain, Penelope Cruz, Emmanuelle Devos, Dolores Fonzi, Charlotte Gainsbourg, Louis Garrel, Vincent Lindon, T'Nia Miller y Simon Rex, bai eta bi Donostia Sariek ere, Marion Cotillard eta Johnny Depp. Emmanuel Carrere idazlea ere bertan izango da, bere bigarren filma aurkeztuko baitu Perlak sailean.
Sean Baker, Laurent Cantet, Lucile Hadzihalilovic, Ryusuke Hamaguchi, Radu Jude, Kira Kovalenko, Joachim Lafosse, Gaspar Noe, Todd Haynes, Celine Sciamma, Claire Simon eta Paolo Sorrentino zuzendariak Donostian izango dira, baita Cannesen Urrezko Palma irabazi duen Julia Ducournauere. Halaber, Venezian irabazi duen Audrey Diwan ere bertan izango da, epaimahai ofizialean zehazki; epaimahai horretan buru izango da iaz Urrezko Maskorra etxera eraman zuen Dea Kulumbegashvili georgiarra.
Zure interesekoa izan daiteke
Aitor Gabilondok torturari buruzko film bat zuzenduko du
Patria seriearen sortzaileak “kontakizuna osatzeko beharra” sentitzen du, “serieak zorretan nagoela sentiarazi eta gero”. EITB proiektuan parte hartzen ari da.
Petrus me fecit, Helena lapidem meum reflexa est
Zorteak zera eman dio Petrus zinema piezari: testura ezberdin bat, bene-benetakoa, plantak egiten ez dituena.
"Ander eta Yul" filma zaharberritu dute EITBk eta Euskadiko Filmategiak
Ana Diez zuzendari nafarraren Ander eta Yul (1988) filma zaharberritu dute Euskadiko Filmategiak eta EITBk. Boloniako Zinematekaren menpeko L’Immagine Ritrovata laborategietan aztertu eta eskuz konpondu dute, aurretik, besteak beste, Tasio filmarekin egin zen moduan
Oliver Laxek instalazio bat erakutsiko du Tabakaleran
"HU/هُو.Bailad como si nadie os viera" instalazioak Sirāt filmaren sorkuntza prozesua, ikerketa lana eta grabazioak ditu oinarri. Uztailaren 16an aurkeztuko du Laxek bera, Donostian.
Nouvelles Vagues jaialdiak izarren dirdira piztuko du Biarritzen
Biarrizko zinema jaialdiaren 4. edizioa ekainaren 23tik 28ra egingo dute kostaldeko hirian. Kristen Stewart zuzendari eta aktorea izango da epaimahaiko burua, eta Los Javisek, Xavier Dolanek, Monica Belluccik, Marion Cotillardek eta Isabelle Huppertek parte hartuko dute.
Zinegoak LGTBQ+ jaialdiak 40 film baino gehiago izango ditu Sail Ofizialean
Ekainaren 22tik 29ra bitartean egingo den Zinegoak Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiak 40 film baino gehiago izango ditu Sail Ofizialean. Gainera, kulturarekin eta sexu-, identitate- eta genero-aniztasunarekin lotutako 50 jarduera baino gehiagorekin beteko du Bilbao.
Zinemaren Jaia, Hegoaldeko zinema aretoetan bueltan
Ekainaren 8tik 11ra, 3,5 eurokoa izango da zinemarako sarreren prezioa. Ipar Euskal Herrian, Fête du Cinéma ekainaren 28tik uztailaren 1era izango da.
Aurtengo Kimuak katalogoko film laburrak aukeratu dituzte
Zazpi film labur hauek hautatu dituzte euskal film laburrak sustatu eta zabaltzeko: ‘Aho beltza' (Alba Lozano), 'Al otro lado' (Pablo Esteo, June San Sebastián, Leyre Fernández, Antton Gorroño, Leire Martínez, Irune Aguirreazaldegui eta Javier Martínez), 'Bitartean, gero' (Raúl Barreras), 'Hemen gaude' (Sébastien Boulard), 'High River' (Daniel Alegrete), 'Joare Tte' (Ekaitz Bertiz) eta 'Los Divulgators' (Pablo Hernando Esquisabel).
“Tamara ta Mara” euskarazko fikziozko telesail berria estreinatu dute Primeran plataforman
“Tamara ta Mara” umorez beteriko euskarazko fikziozko telesaila da, komedia zoro eta feminista bat. EITBren ‘Formatu txikiak, Talentu berriak’ deialdiaren barruan garatu den bigarren telesaila da. Bilboko Azkuna Zentroan estreinatu ostean, Primeran plataforman dago jada ikusgai.
Cannes, ispilu beltz murgiltzailean
Eta zeren bitartez sorgintzen gaituzte Carltonen Méliès aztiaren ondorengo sortzaile-teknologoek? Errealitate birtualarekin, errealitate areagotuarekin, erreala ez den errealitatearekin, errealitate mistoarekin, existitzen ez diren arren gure begi betaurrekodunen aurrean forma hartzen duten ikuskizun paregabeekin.