Zer ikusi zineman asteburu honetan: kontsultatu hemen azken estreinaldiak
'Un novio para mi mujer' komedia espainiarra zinema aretoetara iritsi da ostiral honetan, 'Men' thriller psikologikoarekin eta 'La memoria de un asesinato' akziozko filmarekin batera. Gainera, astebururako eskaintza zinematografikoaren baitan, frantziar ekoizpeneko hiru film ere izango ditugu ikusgai: 'Los amantes', 'Alta Costura' eta 'Un escándalo de Estado', benetako gertakarietan oinarritutakoa.
La memoria de un asesino
Liam Neeson du protagonista Martin Campbellek zuzendutako 'La memoria de un asesino' filmak. Horretan, entzute handiko hiltzaile profesional batek uko egiten dio haren kode etikoa urratzen duen lan bat burutzeari. Hala, kontratatu zuten pertsonak ahalik eta azkarren ehizatu eta hil behar ditu, horiek eta Vincent Serra FBIko agenteak (Guy Pearce) bera aurkitu aurretik.
'Lunana, un yak en la escuela'
Oskarretako nazioarteko film onenaren kategorian hautagai izendatu dute 'Lunana, un yak en la escuela', Pawo Choyning Dorjik zuzendua. Munduko giza kokalekurik urrutikoenetako batean filmatu zuten, eta ekoizpena eguzki-baterien menpe egon zen erabat. Aktore gehienak tokiko artzainak dira, eta ez dute sekula euren herrixkatik gaindiko mundua ikusi.
'Un novio para mi mujer'
Belen Cuesta, Hugo Silva eta Diego Martin dira 'Un novio para mi mujer' komediako protagonistak. Diegok Lucia emaztea utzi nahi du, baina ez daki nola esan. Haren etengabeko obsesio eta kexek nazkatuta daukate, eta denbora da maitemindu zuen txinparta galdu zuela. Aurrez aurre esateko gai ez denez, Cuervo Floresengana joko du. Ustez "antzinakoen gisako" seduktore ospetsua da, eta Lucia maitemintzen saiatuko da, harremana berak eten dezan.
'Men'
Alex Garlandek idatzi eta zuzendutako thriller psikologikoa da 'Men'. Ezbehar latz bat jasan ondoren, Harper bakarrik erretiratzen da landazabal ingeles ederrera, sendatzeko toki ezin hobea aurkitu duelakoan. Baina badirudi zerbait edo norbait bera zelatatzen dabilela. Ikara latente gisa hasitakoa ametsgaizto bihurtuko da, protagonistaren oroitzapen eta beldur ilunenak azaleratuz.
'Un escándalo de Estado'
Thierry de Peretti zuzendariaren thriller frantziar honetan, narkotrafiko kasu batean poliziak izandako inplikazioari buruzko ikerketa batean murgilduko da kazetari gazte bat. Benetako gertakarietan oinarritutako istorioa dugu hau.
'Alta costura'
Asteburu honetan pantaila handira iritsi den bigarren ekoizpen frantsesean, gazte batek zorroa lapurtzen dio Dior Etxeko lehen jostunari eta horrek, haren adoreak liluratuta eta dohain berezia duelakoan, ikastun gazte gisa tailerretan sartzeko aukera ematen dio.
'Los amantes'
Gainera, Nicole Garciaren 'Los amantes' drama ere izango da gozagai zineman asteburu honetan. Pasioari eta desleialtasunari buruzko istorioa da, eta nortasunaren bilaketa, harreman sozialak eta iraganeko sekretuen pisua arakatzen ditu. Pierre Niney, Stacy Martin eta Benoît Magimel dira protagonistak.
'El Camino Ignaciano'
Dokumental honetan, ikuslea erromes bilakatzen da, duela 500 urtetik Ignacio de Loyolak Azpeitiatik Manresara egiten duen bidearen edertasun bisuala eta espirituala esperimentatzeko. Lau erromesen eta gida baten bizipenen bitartez, Ignaziotar Bidea osatzen duten arkitekturaz, monumentuez, paisajeez, faunaz, floraz, gastronomiaz, kulturaz eta jendeaz gozatzera gonbidatzen dute irudiek.
'Hollyblood'
Asteburu honetan zinema aretoetara iritsi den beste film espainiarra dugu 'Hollyblood', Jesus Fonten eskutik. Komedia honetan, Javi nerabea banpiro saga batekin itsututa dagoen neska gazte batez maitemintzen da.
Haurrentzako, berriz, animaziozko beste bi pelikula izango dira ikusgai: 'Las nuevas aventuras de Gulliver' eta 'Mia y yo, La leyenda de Centopia'.
Zure interesekoa izan daiteke
Michaël R. Roskamen 'Le Faux Soir' filmarekin emango diote amaiera Zinemaldiari
II. Mundu Gerran Belgikako Erresistentziaren operazio batean gertatutakoa azaltzen duen filma lehiaketatik kanpo proiektatuko da irailaren 26an, Kursaalen, palmaresa iragarri ondoren.
Fatih Akinen "Ghost Song" filmak inauguratuko du Zinemaldiko Sail Ofiziala
Zuzendari alemaniarraren film berriaren mundu mailako estreinaldiak irekiko du irailaren 18an Donostiako Zinemaldiaren 74. edizioko Sail Ofiziala. Inaugurazio ekitaldiaren ondoren, Kursaal Auditorioan proiektatuko da filma, eta Akinek Urrezko Maskorra lortzeko lehian parte hartuko duen lehen aldia izango da.
Los Javis, Araujo, Dhont edo Hamaguchiren film berriak eskainiko dituzte Zinemaldiko Perlak sailean
Guztira 16 film luze proiektatuko dira Perlak sailean eta guztiak, Olivier Nakache eta Eric Toledanoren 'Juste une illusion' izan ezik, Donostia Hiria Publikoaren Saria eskuratzeko lehiatuko dira.
Zinemaldiko Belodromoko saioetarako sarrerak salgai daude dagoeneko
Donostiako belodromoak 'Karateka' eta 'Muguruza FM 40 Tour' filmen mundu mailako estreinaldiak hartuko ditu, baita 'Go! azen' telesailaren denboraldi berriaren lehen atala ere.
Hayden Panettiere aktorea hil da, 'Scream' eta 'Heroes'-eko protagonista, 36 urte zituela
Aktorearen ordezkariak baieztatu du albistea, baina oraingoz ez dute jakinarazi zergatik hil den.
Zinemaldiak Urrezko Maskorra lortzeko lehian arituko diren sei film gehiago iragarri ditu
Jesse Eisenbergen eta Fred Cavayeren lanak, besteak beste, aurretik iragarritako hamar izenburuei batuko zaizkie Zinemaldiko Sail Ofizialean.
Leihoa irekita izan arren, pantailarik ez
Werner Herzog, Donostia saria
Zuzendari, gidoilari, ekoizle eta aktore alemaniarrari Zinemaldiko ohorezko sari ospetsuenetako bat emango diote. Herzogek inaugurazio-ekitaldian jasoko du saria, eta bere azken filma aurkeztuko du: Bucking Fastard.
Manolo Solo espainiar aktorea hil da
Andaluziar aktoreak, "Cerrar los ojos" eta "Una quinta portuguesa" flimen protagonistak, 62 urte zituen.
Hamalau zinemagilek beren lehen edo bigarren filmak aurkeztuko dituzte New Directorsen
Javier Giner barakaldar zuzendariak “Esta soledad” bere estreinako pelikula aurkeztuko du Zinemaldiaren atal honetan.