Emakumeek zuzendu dituzte Zinebin ikusiko diren 147 pelikulen erdiak baino gehiago
Zinebi Zinema Dokumentalaren eta Film Laburren Bilboko Nazioarteko Jaialdiaren 64. edizioak 147 pelikula proiektatuko ditu azaroaren 11tik 18ra, horietako 38 euskal ekoizpenak: (31 film labur, film ertain bat eta bost film luze). Gainera, film guztien erdiak baino gehiago emakumeek zuzendutakoak dira.
Jaialdia azaroaren 11n hasiko da, Arriaga antzokiak hartuko duen inaugurazio ekitaldian (19:30ean). Gala horretan, Ohorezko Mikeldi saria emango diete, jakina zen bezala Agnieszka Holland poloniar zinemagileari, Albert Serra katalanari eta Iñigo Salaberria zenari.
Azaroaren 18ra arte, palmaresa iragartzen duten egunera arte, egingo dute Bilboko Udalak antolatzen duen jaialdia. Egun horretan, itxiera gala egingo dute, irekierakoa bezala, Maria Goiricelayaren eta Ane Pikazaren zuzendaritzapean.
Ukrainak zinemari buruzko zikloak hiru film labur eta hiru film luze eskainiko ditu: sei pelikulak otsailetik aurrera filmatu dituzte, Errusiako Armada herrialde horretako lurraldean indarrez sartu eta gero.
Zure interesekoa izan daiteke
Michaël R. Roskamen 'Le Faux Soir' filmarekin emango diote amaiera Zinemaldiari
II. Mundu Gerran Belgikako Erresistentziaren operazio batean gertatutakoa azaltzen duen filma lehiaketatik kanpo proiektatuko da irailaren 26an, Kursaalen, palmaresa iragarri ondoren.
Fatih Akinen "Ghost Song" filmak inauguratuko du Zinemaldiko Sail Ofiziala
Zuzendari alemaniarraren film berriaren mundu mailako estreinaldiak irekiko du irailaren 18an Donostiako Zinemaldiaren 74. edizioko Sail Ofiziala. Inaugurazio ekitaldiaren ondoren, Kursaal Auditorioan proiektatuko da filma, eta Akinek Urrezko Maskorra lortzeko lehian parte hartuko duen lehen aldia izango da.
Los Javis, Araujo, Dhont edo Hamaguchiren film berriak eskainiko dituzte Zinemaldiko Perlak sailean
Guztira 16 film luze proiektatuko dira Perlak sailean eta guztiak, Olivier Nakache eta Eric Toledanoren 'Juste une illusion' izan ezik, Donostia Hiria Publikoaren Saria eskuratzeko lehiatuko dira.
Zinemaldiko Belodromoko saioetarako sarrerak salgai daude dagoeneko
Donostiako belodromoak 'Karateka' eta 'Muguruza FM 40 Tour' filmen mundu mailako estreinaldiak hartuko ditu, baita 'Go! azen' telesailaren denboraldi berriaren lehen atala ere.
Hayden Panettiere aktorea hil da, 'Scream' eta 'Heroes'-eko protagonista, 36 urte zituela
Aktorearen ordezkariak baieztatu du albistea, baina oraingoz ez dute jakinarazi zergatik hil den.
Zinemaldiak Urrezko Maskorra lortzeko lehian arituko diren sei film gehiago iragarri ditu
Jesse Eisenbergen eta Fred Cavayeren lanak, besteak beste, aurretik iragarritako hamar izenburuei batuko zaizkie Zinemaldiko Sail Ofizialean.
Leihoa irekita izan arren, pantailarik ez
Werner Herzog, Donostia saria
Zuzendari, gidoilari, ekoizle eta aktore alemaniarrari Zinemaldiko ohorezko sari ospetsuenetako bat emango diote. Herzogek inaugurazio-ekitaldian jasoko du saria, eta bere azken filma aurkeztuko du: Bucking Fastard.
Manolo Solo espainiar aktorea hil da
Andaluziar aktoreak, "Cerrar los ojos" eta "Una quinta portuguesa" flimen protagonistak, 62 urte zituen.
Hamalau zinemagilek beren lehen edo bigarren filmak aurkeztuko dituzte New Directorsen
Javier Giner barakaldar zuzendariak “Esta soledad” bere estreinako pelikula aurkeztuko du Zinemaldiaren atal honetan.