Concha Velasco aktore espainiarra hil da
Concha Velasco aktore espainiar ezaguna hil da gaur, Madrilen, 84 urte zituela.
Valladoliden jaio zen, 1939ko azaroaren 29an, eta 84 urte bete berritan zendu da. 'Chica yeye' ezizenez ezaguna, aurkezle, abeslari eta dantzari lanak ere egin zituen.
"Zoritxarrez jakinarazten dizuegu gure ama, Concha Velasco, hil egin dela gaur, 02:00etan, Majadahondako Puerta de Hierro ospitalean, Sakramentu Santuak jasota, bere gaixotasunak okerrera egin ostean", adierazi du familiak komunikabideei igorritako mezu batean.
Bere azken lana bere seme Manuelek sortutako La habitación de María obra izan zen. Bertan, Isabel Chacon idazle ospetsua antzezten zuen. Bere izebaren izena eta amaren abizena hartzen ditu, agorafobia du eta teilatupe batean giltzapetuta bizi da, sute batek eraikina ebakuatzera behartzen duen arte.
2021eko irailaren 15ean, 81 urterekin, agertokietatik behin betiko erretiratu zen, Errioxako Bretón de los Herreros antzokian azken emanaldia egin ostean.
Betiereko 'chica ye ye' Espainiako artista ezagun eta maitatuenetako bat izan da, oso gazterik hasi zen karrera eginda, El día de los enamorados (1958), Historias de la televisión (1965) eta Las que tienen que servir (1967) filmek markatutakoa.
Velascok denbora asko eman zuen antzerkian, hainbat lanetan parte hartuta: Filomena Marturano (1979), Yo me bajo en la próxima, ¿y usted? (1981), Mamá quiero ser artista (1986), Carmen, Carmen (1988), La truhana (1992), Las manzanas del viernes (1999), Hello, Dolly! (2001), Inés desabrochada (2003), Hécuba (2013)...
Haren paper dramatikoen artean, Teresa de Jesús (1983) telesaila eta Tormento (1974), Pim, pam, pum... fuego! (1975), Esquilache (1989) eta Más allá del jardín (1996) lanak nabarmendu daitezke.
Ohorezko Goya saria jaso zuen 2012an, Ohorezko Max saria 2019an, emakumezko aktore onenaren Valle Inclán saria 2015ean (Hécuba), emakumezko aktore onenaren Ondas saria 2012an (Gran Hotel) eta Seminciren Urrezko Espiga saria 1985ean (La hora bruja).
Zure interesekoa izan daiteke
'Ghost in the Cell' filmak irabazi du Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko film luzerik onenaren saria
Ikusi, primizian, "Hermanas" filmaren trailerra
Urkijok, "Hiru olatuak" filmari buruz: "Egin dudan pelikularik handiena da"
Patrick Stewart 'Star Trek' unibertsoko aktore ospetsua hil da
"La bola negra"-k Oscarra(k) lortuko bal(it)u…
Bilbo zinemaren ikuspegi berriekin beteko du Zinebik, ikus-entzunezkoaren formula nagusien aurrean
Ione Hernandezek "Hermanas" aurkeztu du Semincin
Fantasiazko eta beldurrezko zinemak Donostia beteko du astebetez, urriaren 30etik aurrera
Paul Urkijo “Hiru olatuak” thriller psikologikoa filmatzen hasi da