Christopher Nolanen 'Oppenheimer', faborito nagusia Oscar sarietan 13 izendapenekin
'Oppenheimer', bonba atomikoaren sortzailea ardatz duen Christopher Nolanen filma, Oscar sarien 96. edizioko faborito nagusia da 13 izendapenekin. Ondoren, 'Poor things' (11 hautagaitza), 'Killer of the Flower Moon' (10 izendapen) eta 'Barbie' (8) daude zerrendan.
Zazie Beetz eta Jack Quaid aktoreek eta Janet Yang Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiako presidenteak zinemaren industriako sari preziatuenetarako izendapenak iragarri dituzte. Sariak Los Angeleseko Dolby Theatren banatuko dira martxoaren 10ean, igandetik astelehenerako goizaldean Euskal Herrian, Jimmy Kimmelek laugarren aldiz gidatuko duen zeremonia batean.
Hauek dira izendapenak:
-Filmik onena: 'American Fiction', 'Anatomie d'une chute', 'Barbie', 'The Holdovers', 'The Killers of the Flower Moon', 'Maestro', 'Past Lives', 'Poor things', 'The Zone of Interest' eta 'Oppenheimer'.
-Zuzendaririk onena: Christopher Nolan 'Oppenheimer', Justine Triet 'Anatomie d'une chute', Yorgos Lanthimos 'Poor things', Jonathan Glazer 'The Zone of Interest' eta Martin Scorsese 'The Killers of the Flower Moon' filmengatik.
-Emakumezko aktorerik onena: Lily Gladstone 'The Killers of the Flower Moon', Emma Stone 'Poor things', Annette Bening 'Nyad', Sandra Hüller 'Anatomie d'une chute' eta Carey Mulligan 'Maestro' pelikuletan egindako lanagatik.
-Gizonezko aktorerik onena: Cillian Murphy 'Oppenheimer', Jeffrey Wright 'American Fiction', Paul Giamatti 'The Holdovers', Colman Domingo 'Rustin' eta Bradley Cooper 'Maestro'.
-Antzeztaldeko emakumezko aktorerik onena: Emily Blunt ('Oppenheimer'), Danielle Brooks ('The Color Purple'), America Ferrera ('Barbie'), Jodie Foster ('Nyad') eta Da'Vine Joy Randolph ('The Holdovers').
-Antzeztaldeko gizonezko aktorerik onena: Sterling K. Brown ('American Fiction'), Robert de Niro ('The Killers of the Flower Moon'), Robert Downey Jr. ('Oppenheimer'), Ryan Gosling ('Barbie') eta Mark Ruffalo ('Poor things').
-Nazioarteko filmik onena: Jose Antonio Bayonaren 'La sociedad de la nieve', Win Wendersen 'Perfect Days' japoniarra; Jonathan Glazerren 'The Zone of Interest', Ameriketako Estatu Batuetako, Erresuma Batuko eta Poloniako koprodukzioa; Matteo Garrone 'Io capitano' italiarra; eta Ilker Çataken 'The Theachers Lounge' alemaniarra.
-Makillaje eta ile-apainketarik onena: 'La sociedad de la nieve', 'Oppenheimer', 'Maestro', 'Golda' eta 'Poor things'.
-Animazio filmik onena: 'Robot Dreams', 'Spider-Man: Across the Spider-Verse', 'Nimona', 'The Boy and The Heron' eta 'Elemental'.
Zure interesekoa izan daiteke
Michaël R. Roskamen 'Le Faux Soir' filmarekin emango diote amaiera Zinemaldiari
II. Mundu Gerran Belgikako Erresistentziaren operazio batean gertatutakoa azaltzen duen filma lehiaketatik kanpo proiektatuko da irailaren 26an, Kursaalen, palmaresa iragarri ondoren.
Fatih Akinen "Ghost Song" filmak inauguratuko du Zinemaldiko Sail Ofiziala
Zuzendari alemaniarraren film berriaren mundu mailako estreinaldiak irekiko du irailaren 18an Donostiako Zinemaldiaren 74. edizioko Sail Ofiziala. Inaugurazio ekitaldiaren ondoren, Kursaal Auditorioan proiektatuko da filma, eta Akinek Urrezko Maskorra lortzeko lehian parte hartuko duen lehen aldia izango da.
Los Javis, Araujo, Dhont edo Hamaguchiren film berriak eskainiko dituzte Zinemaldiko Perlak sailean
Guztira 16 film luze proiektatuko dira Perlak sailean eta guztiak, Olivier Nakache eta Eric Toledanoren 'Juste une illusion' izan ezik, Donostia Hiria Publikoaren Saria eskuratzeko lehiatuko dira.
Zinemaldiko Belodromoko saioetarako sarrerak salgai daude dagoeneko
Donostiako belodromoak 'Karateka' eta 'Muguruza FM 40 Tour' filmen mundu mailako estreinaldiak hartuko ditu, baita 'Go! azen' telesailaren denboraldi berriaren lehen atala ere.
Hayden Panettiere aktorea hil da, 'Scream' eta 'Heroes'-eko protagonista, 36 urte zituela
Aktorearen ordezkariak baieztatu du albistea, baina oraingoz ez dute jakinarazi zergatik hil den.
Zinemaldiak Urrezko Maskorra lortzeko lehian arituko diren sei film gehiago iragarri ditu
Jesse Eisenbergen eta Fred Cavayeren lanak, besteak beste, aurretik iragarritako hamar izenburuei batuko zaizkie Zinemaldiko Sail Ofizialean.
Leihoa irekita izan arren, pantailarik ez
Werner Herzog, Donostia saria
Zuzendari, gidoilari, ekoizle eta aktore alemaniarrari Zinemaldiko ohorezko sari ospetsuenetako bat emango diote. Herzogek inaugurazio-ekitaldian jasoko du saria, eta bere azken filma aurkeztuko du: Bucking Fastard.
Manolo Solo espainiar aktorea hil da
Andaluziar aktoreak, "Cerrar los ojos" eta "Una quinta portuguesa" flimen protagonistak, 62 urte zituen.
Hamalau zinemagilek beren lehen edo bigarren filmak aurkeztuko dituzte New Directorsen
Javier Giner barakaldar zuzendariak “Esta soledad” bere estreinako pelikula aurkeztuko du Zinemaldiaren atal honetan.