Irailak 4-7
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Animazio-zinemak hitzordua du Deban, beste behin

Animadeba jaialdiaren 17. edizioa egingo dute irailaren 4tik 7ra. Ostiralean, EITB Gala ospatuko da, eta Isabel Herguera donostiar zinemagileak EITB saria jasoko du bertan.
orain-default-image

Beste urte batez (hamazazpigarrenez, hain zuzen ere), animazioko zinemaren industriak eta ikusleek hitzordua dute Deban, irailaren 4tik 7ra oraingoan. Gaur aurkeztu dute Animadeba topagunearen aurtengo edizioa, San Telmo Museoan, Donostian.

Arduradunek, programazioari dagokionez, nazioarteko film laburren lehiaketa eta haur zein helduentzako film luzeak nabarmendu dituzte. Gainera, sormen laborategiez, kontzertuez (Anari, Esanezin), ikuskizunez eta beste hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera ere izango da lau egunean.

Aurten, lehen aldiz, EITB Gala ospatuko dute ostiral gauean, 22:00etan, eta Isabel Herguera donostiar zinemagileak EITB saria jasoko du bertan. Galan, gainera, Hergueraren El Sueño de la Sultana film luzea eta La Mujer Ilustrada film laburra ere proiektatuko dira. 

Sail Ofizialean, hamar film labur lehiatuko dira; EHU Zuzendari Berriak sailean, beste hamar.  Isabel Herguerak, Igor Prasselek eta Juan Pablo Zaramellak osatuko dute epaimahai ofiziala.

Albiste gehiago zinema

Nagore Aranburu eta Jose Ramon Soroiz, "Maspalomas"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Maspalomas” Moriartitarren film berriaren lehen irudiak

EITBk Moriarti hirukotearen film berriaren lehen trailerra estreinatu du.  Jose Mari Goenagak eta Aitor Arregik (Marco, La trinchera infinita, Handia, Loreak…) zuzendu duten filmaren protagonistak Jose Ramon Soroiz eta Nagore Aranburu dira. Vicenteren bizitza du kontagai: Kanarietan bizitzaz gozatzen ari dela, Donostiara itzuli beharko du eta, adinekoen etxe batean sartzen dutenean, homosexuala dela ezkutatuko du. EITBren parte-hartzea duen filma irailaren 26an iritsiko da zinema aretoetara. 

Gehiago kargatu