Zinema
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ikusi "Popel" Oier Plazaren dokumentalaren trailerra

Filmak Donostiako Zinemaldiaren 73. edizioko Zinemira sailean parte hartuko du, eta azaroaren 4an iritsiko da zinema aretoetara.

Oier Plaza zuzendariaren dokumentala
18:00 - 20:00

Honatx "Popel" Oier Plaza gernikar zuzendariaren lehen film luzearen lehen aurrerapena. EITBren parte-hartzea duen filmak animazioa eta irudi errealak uztartzen ditu, eta Unai Eguia irakasleak egindako ikerketaren emaitzak erakusten ditu: Bigarren Mundu Gerran desagertutako deportatu baten aztarnen atzetik, Bilbotik Pragaraino Europa osoan zehar egindako bilaketa horrek istorio harrigarri baten aurrean jarriko ditu ikusleak.

Donostiako Zinemaldian ikusiko da, eta azaroaren 4an iritsiko da zinema aretoetako pantailetara.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Argi gorriak” seriea martxoaren 20an estreinatuko da Primeran plataforman

Itziar Ituño protagonista duen komedia garratza ordu erdiko zortzi atalez osatuta dago. Martxoaren 18an hiru atal estreinatuko dituzte, Kursaalen. Alex Merino, Alejandra Arróspide eta Alberto Gastesi dira seriearen sortzaileak, eta Gastesik berak zuzendu du. Antzeztaldea Iñigo Gastesi, Yangxi Chen, Iñigo Rodríguez, Klara Badiola, Miren Gaztañaga, Sara Cozar, Ziyi Yang, Guiomar Puerta, Aitor Beltran eta Jon Lukas Puertas aktoreek osatzen dute. Elena Mugika izeneko bikoizketako aktorearen rola betetzen du Itziar Ituñok. Bere urterik sutsuenak atzean utzita, errutinan murgilduta bizi da. Baina iktusa izan duen eta heriotza-mehatxu arriskutsu batean nahastuta dagoen senar ohiaren itzulerak dena aldatuko du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X