Inoizko Zinemaldirik euskaldunenaren pantailak, piztear
Iritsi da aurten ere, udazkenaren hasierari ozta-ozta aurrea hartuta, Donostiako Zinemaldia. Bederatzi egunez, gaur hasi (inaugurazio gala, ostiralean 20:30ean) eta datorren larunbatera arte, hiriko 29 aretok 254 lan (179 film luze, 7 film ertain, 63 film labur eta 5 serie) proiektatuko dituzte Euskal Herriko zinema jaialdi handienaren 73. edizioan; 666 emanaldi izango dira guztira, zinemaren magiak deabrutzea nahi duenaren gozagarri.
Sail Ofizialean, “izen handien filmak” ikusiko ditugu, Jose Luis Rebordinos jaialdiko zuzendariaren hitzetan, baita “film arriskatuak” ere, Urrezko Maskorra (film onena), Zilarrezko Maskorrak (zuzendari, interpretazio protagonista eta antzeztaldeko interpretazio onenak) eta J.A. Bayona buru izango duen epaimahaiak ebatziko dituen beste sari nagusiak (argazkilaritza onena eta gidoi onena) eskuratzeko borrokan.
Izen handi horietako batzuk Edward Berger, Alice Wincour, Claire Denis, Agnieszka Holland eta Alberto Rodríguezenak dira, adibidez, besteak beste Donostiara Angelina Jolie, Colin Farrell, Tilda Swinton, Angelina Jolie, Louis Garrel, Isaach de Bankolé, Matt Dillon, Antonio de la Torre eta Barbara Lennie aktoreen azken lanak ekarriko dituzten zinemagileenak.
Euskal zinema
Sail horretara, trinko iritsiko da aurten euskal zinemaren itzala: Karmele (Asier Altuna), Zeru ahoak (Koldo Almandoz) seriea eta Maspalomas (Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregi) euskarazko lanak proiektatuko dituzte bertan, azken hori lehian, baita Los domingos Alauda Ruiz de Azua barakaldarrak idatzi eta zuzendutako hirugarren film luzea eta Un fantasma en la batalla eta Los tigres euskal ekoizpenak ere.
Hala ere, sail nagusiaz haraindi ere entzungo da euskara, hala nola New Directors sailean Aro berria Irati Gorostidiren lanaren eskutik eta Zabaltegi Tabakalera atalean Bariazioak Lur Olaizolaren film laburraren elkarrizketetan.
Guztira, 38 euskal film ikusiko dira Zinemaldian, askotarikoak ezinbestez, Lurdes Iriondo, ez gera alferrik pasako (Inge Mendioroz), Eloy de la Iglesia, adicto al cine (Gaizka Urresti), Popel (Oier Plaza), Arg(h)itzen: torturaz argi hitz egiten, tortura argitzen (Manu Gomez) eta El último arrebato (Marta Medina eta Enrique Lopez Lavigne) dokumentalak; Ombuaren itzala (Patxi Bisquert), Faisaien irla (Asier Urbieta) eta Jone, batzuetan (Sara Fantova) fikzioak; eta Heidi, katamotzaren erreskatea eta Natura fugit (Jesus Mari Lazkano) animaziozko lanak, berbarako.
Gainera, Klasikoak atalak Euskadiko Filmategiak eta EITBk elkarlanean zaharberritutako Hamaseigarrenean aidanez (Anjel Lertxundi, 1985), Ehun metro (Alfonso Ungría, 1985), Zergatik panpox (Xabier Elorriaga, 1985) eta Oraingoz izen gabe (José Julián Bakedano, 1986) film ertainak proiektatuko ditu, eta Asier Altuna eta Telmo Esnal zinemagileek Zinemira saria jasoko dute Euskal Zinemaren Galan, irailaren 23an.
Zinemaldia
Euskarazko hiru ekoizpen jasoko ditu Donostiako Zinemaldiaren Sail Ofizialak
“Maspalomas” Moriarti hirukotearen filma Maskorretarako lehian izango da, eta “Karmele” Asier Altunaren filma eta “Zeru ahoak” Koldo Almandozen seriea, lehiatik kanpo. Donostiako Zinemaldiak aurtengo programazioan egongo diren Estatuko ekoizpenak aurkeztu ditu gaur, Madrilen.
Dirdira
Argitasuna, baina, ez dute pantailek soilik igorriko; Zinemaldiak berezkoa duenez, izarrak lurrera jaitsiko dira bederatzi egunez, alfonbra gorrian hara-hona ibiltzeko. Donostian izango dira, Esther García ekoizlea eta Jennifer Lawrence aktorea, aurtengo Donostia saridunak, ez ezik, Angelina Jolie, Juliette Binoche, Matt Dillon, Colin Farrell, Ron Pelman, Eneko Sagardoy, Renate Reinsve, Olivier Assayas, Jone Laspiur, Claire Denis, Richard Linklater, Jafar Panahi, Lali Exposito, Joxean Bengoetxea, François Ozon, Paul Dano, Juan Carlos Perez, Dolores Fonzi, Patricia Lopez Arnaiz, Nagore Aranburu, Barbara Lennie, Antonio de la Torre, Miren Gaztañaga, Eduard Fernández, Isaki Lacuesta, Moriartitarrak, Loreto Mauleon, Carla Simón eta Edurne Azkarate ere egongo dira.
Zinemaldia
Juliette Binoche, Matt Dillon, Colin Farrell, Richard Linklater eta Renate Reinsve Zinemaldira etorriko dira
J. A. Bayona kataluniar zuzendaria izango da Sail Ofizialeko epaimahaiaren burua. Paul Dano, Maria de Medeiros, Erward Berger, Claire Denis, Agnieszka Holland eta Ron Perlman ere etorriko dira Donostiara, besteak beste, Esther García eta Jennifer Lawrence Donostia saridunez gain.
Zinemaldia hastear den honetan kontuan hartu beharreko jakingarri zenbait dira horiek guztiak, baina Rebordinosek, aretoko argiak itzalitakoan pantaila pizten denean bezala, ezusteko atseginak agindu ditu. Ikusiko dugu.
Zure interesekoa izan daiteke
Martxoak 3 Elkarteak Paul Laverty sarituko du Langilearen Inguruko Zinema Astean
Arkabia Gasteizko aretoa izango da jaialdiaren egoitza, eta eskoziar gidoilaria, Ken Loachen ohiko lankidea, itxiera galan izango da. Zikloan, Estibaliz Urresolak eta Irati Gorostidik ere hartuko dute parte, eta, besteak beste, The Old Oak, Cuerdas eta Contadores ikusi ahalko dira.
Fant zinema jaialdiak Eugenio Mira zuzendaria sarituko du
Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren Film Laburren Sail Ofizialak 19 lan proiektatuko ditu, horietako hamar euskal ekoizpenak. Fantasiazko zinemaren jaialdiaren 32. edizioa maiatzaren 8tik 16ra egingo dute.
Crossover jaialdiak Donostia telesailen hiriburu bihurtuko du aste honetan
Bederatzigarren edizioak estreinaldiak, topaketak eta larunbatera arteko jarduerak bilduko ditu, euskarazko programazio zabalarekin.
Chuck Norris hil da
Aktorearen ibilbidea arte martzialei lotuta dago. 90eko hamarkadan, Walker Texas Ranger telesailak arrakasta eman zion.
Iñarritu: "Kamera ikusleari eman diot eta bakoitzak esperientzia ezberdina biziko du"
Alejandro Gonzalez Iñarritu zinemagile mexikarrak "Carne y arena" instalazioa aurkeztu du EITBren Bilboko egoitzako 5. platoan. Zuzendariak espazio honetan sortzen diren sentsazio eta bizipenak azaldu dizkigu.
Iñarrituren "Carne y arena", mugan hara-hona
“Carne y arena” EITBren Bilboko egoitzan ekainaren 20ra arte bisitagai dagoen murgiltze instalazioan, Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zinemagileak bultza egiten dio bisitariari besteen zapatetan sartzeko, une batez ezdeusei bidean lagundu eta mugan hara-hona ibiltzeko, errealitatetik fikziora, haragitik pixelera, hareatik zulora eta gizatasunetik ankerkeriara.
Albiste izango dira: Oscar sariak, EAEko aireportuen kudeaketari buruzko bilera Madrilen eta udal hauteskundeak Ipar Euskal Herrian
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Aldarrikapen politikoek ez dute Oscarren bataila irabazi
Munduko egoera geopolitiko eta humano aldrebesak ez du Conan O’Brienek aurkeztu duen galako erdigunea hartu, Javier Bardem espainiar aktoreak gerraren kontra eta Palestinaren askatasunaren alde eginiko aldarri argiaz haratago.
Oscar sarien 98. edizioko palmaresa
One Battle After Another filmak sei Oscar lortu ditu, gaueko sari nagusia barne, film onenarena; Sinnersek, 16 ataletan izendatuta egonik, lau estatuatxo erdietsi ditu.
Oscar sarietako unerik onenak
Oscar sariek une gogoangarriak eta look apurtzaileak utzi dituzte. Hemen adibide batzuk.