"Maspalomas", norbanakoaren askatasuna berreskuratzeko bidean
Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregi zuzendarien euskarazko pelikulak Donostian armairura itzuli behar duen Vicente homosexuala du protagonista, eta meritu guztiak egin ditu Sail Ofizialeko saridunen artean egoteko.
Hasiera-hasieratik oso argi geratzen zaigu zer den Maspalomas, Kanaria Handian dagoen homosexualentzako resort handia. Maspalomas Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregi zuzendarien pelikulak emango digun guztiaz, ordea, pixkanaka ohartuko gara.
Moriarti Produkzioak ekoiztetxearen azken ekoizpenaren sinopsiak berriro armairuan sartu beharko den gizon nagusi bat aurkezten digu: Vicente (76 urte). Maspalomasko askatasunetik Donostiako zahar-etxeko armairura itzultzera behartuta dago pelikula honetako protagonista (Jose Ramon Soroiz), baita 25 urte lehenago abandonatutako alabarekin (Nagore Aranburu) berriro elkartzera ere.
Premisa hori gai pilo bat jorratzeko baliatzen du Goenagaren gidoiak. Gizon nagusi batek bere homosexualitatea askatasunez bizitzeko duen zailtasuna dago erdigunean, baina hirugarren adinekoen erronkak ere daude inguruan, gorputzaren zahartzeari berari zein gizonen arteko harremanei dagokienez.
Donostiara itzultzeak armairuan berriro sartzea esan nahi du Vicenterentzat, bere belaunaldiaren gorabeherek eskatzen duten moduan; jaioterrian ere bere burua onartzeak dakartzan gauza onez (eta txarrez) konturatzen denera arte.
Gai horiek guztiak modu ederrean josi dituzte Moriartitarrek, inguru guztia pertsonaiaren arabera artikulatuta. Begi-bistakoa da ikus-entzulearen bihotzean sartzeko asmoa, baina egia eta zintzotasuna dira nagusi pelikula osoan. Komediarik ere ez da falta. Emaitza: arrakasta borobila.
Maspalomas armairu erraldoi bat da, baina handia da eta jendez gainezka dago. Oso ondo hornituta omen dago, guztiok behar dugulako helduleku bat.
Soroizek eta Aranburuk lan ederra egin dute, eta ez da ahaztu behar Kandido Urangaren kontrapuntua. Ez litzateke batere harritzekoa Zinemaldiko Sail Ofizialeko film bateko protagonistak euskaraz aritzeko sariari Zilarrezko Maskorraren bat ere gehitzea. Horien jardunak merezi du.
Publikoaren harrera oso beroa izan da. Kursaalek, hunkituta, txaloz agurtu du Maspalomas, luze, kredituek iraun duten bitartean. Kritika eta epaimahaia konbentzitzeko oinarri sendoak ditu lanak, baina zinemazaleak protagonista diren jaialdi horietako bat da Donostiako Zinemaldia, eta horiek maitemintzea izan da lehen arrakasta.
Zinemaldia
Kursaaleko publikoa oso gustura irten da "Maspalomas" pelikulako emanalditik
Iritzi positiboak entzun dira "Maspalomas" Sail Ofizialeko filmaren proiekziotik irten direnen artean. Batzuen esanetan, "beharrezkoa" da Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregi zuzendarien pelikula.
Zure interesekoa izan daiteke
Martxoak 3 Elkarteak Paul Laverty sarituko du Langilearen Inguruko Zinema Astean
Arkabia Gasteizko aretoa izango da jaialdiaren egoitza, eta eskoziar gidoilaria, Ken Loachen ohiko lankidea, itxiera galan izango da. Zikloan, Estibaliz Urresolak eta Irati Gorostidik ere hartuko dute parte, eta, besteak beste, The Old Oak, Cuerdas eta Contadores ikusi ahalko dira.
Fant zinema jaialdiak Eugenio Mira zuzendaria sarituko du
Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren Film Laburren Sail Ofizialak 19 lan proiektatuko ditu, horietako hamar euskal ekoizpenak. Fantasiazko zinemaren jaialdiaren 32. edizioa maiatzaren 8tik 16ra egingo dute.
Crossover jaialdiak Donostia telesailen hiriburu bihurtuko du aste honetan
Bederatzigarren edizioak estreinaldiak, topaketak eta larunbatera arteko jarduerak bilduko ditu, euskarazko programazio zabalarekin.
Chuck Norris hil da
Aktorearen ibilbidea arte martzialei lotuta dago. 90eko hamarkadan, Walker Texas Ranger telesailak arrakasta eman zion.
Iñarritu: "Kamera ikusleari eman diot eta bakoitzak esperientzia ezberdina biziko du"
Alejandro Gonzalez Iñarritu zinemagile mexikarrak "Carne y arena" instalazioa aurkeztu du EITBren Bilboko egoitzako 5. platoan. Zuzendariak espazio honetan sortzen diren sentsazio eta bizipenak azaldu dizkigu.
Iñarrituren "Carne y arena", mugan hara-hona
“Carne y arena” EITBren Bilboko egoitzan ekainaren 20ra arte bisitagai dagoen murgiltze instalazioan, Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zinemagileak bultza egiten dio bisitariari besteen zapatetan sartzeko, une batez ezdeusei bidean lagundu eta mugan hara-hona ibiltzeko, errealitatetik fikziora, haragitik pixelera, hareatik zulora eta gizatasunetik ankerkeriara.
Albiste izango dira: Oscar sariak, EAEko aireportuen kudeaketari buruzko bilera Madrilen eta udal hauteskundeak Ipar Euskal Herrian
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Aldarrikapen politikoek ez dute Oscarren bataila irabazi
Munduko egoera geopolitiko eta humano aldrebesak ez du Conan O’Brienek aurkeztu duen galako erdigunea hartu, Javier Bardem espainiar aktoreak gerraren kontra eta Palestinaren askatasunaren alde eginiko aldarri argiaz haratago.
Oscar sarien 98. edizioko palmaresa
One Battle After Another filmak sei Oscar lortu ditu, gaueko sari nagusia barne, film onenarena; Sinnersek, 16 ataletan izendatuta egonik, lau estatuatxo erdietsi ditu.
Oscar sarietako unerik onenak
Oscar sariek une gogoangarriak eta look apurtzaileak utzi dituzte. Hemen adibide batzuk.