Altuna eta Esnalen lanari aitortza, euskal zinema osoa omendu duen gala handian
Bere festa handiaz gozatu du euskal zinemak Donostiako Zinemaldian. Urtero bezala, iragana ospatzeko eta etorkizunera begiratzeko parada hartu du euskal ikus-entzunezkoak. Gainera, industriako askotariko langileak biltzen dituen festan, Victoria Eugenia antzokian, aurten guztiek izan dute gogoan Euskal Herritik milaka kilometrora, Palestinan, Israel egiten ari den genozidioa. Hura salatu eta okupazioarekin bukatzeko eskatu dute zinema munduko profesionalek.
Euskal Zinemaren Galaren erdigunean gure industriaren izen entzutetsu bati ematen zaion ohorezko Zinemira saria egoten da. Aurten 20 urte atzera egiteko balio izan digu, euskal zinemaren mugarrietako bat jarri zuten Asier Altuna eta Telmo Esnal zuzendariek jaso baitute.
Atzo Altunak, aktualitate betean, Karmele lanaren estreinaldia ekarri du Zinemaldira, eta gaur, berriz protagonista atzera begira, orain dela bi hamarkadako Aupa Etxebeste ospatuta, Esnalekin batera. Zinemaldian bertan estreinatu zen, euskararik gabeko hamarkada luze bati bukaera emanez.
Iban Garate eta Ramon Agirre aktoreek gogorarazi duten moduan, euskaldun guztion imajinarioan iltzatuta geratu zen lana izan zen “Aupa Etxebeste” komedia. Ondoren, elkarrekin ala bakoitzak bere aldetik, fikzio gogoangarriak eta euskal kulturaren erakusleiho izan diren dokumentalak utzi zizkiguten.
Esnalek eta Altunak “Aupa Etxebeste” egin zuen talde artistiko guztiarekin konpartitu dute. Eta, are lehenago, “gazteak zireneko” garai horretan, ilusioa partekatzen zuten guztiei eskaini die saria. Laburrak egiten zituzten, eta horretan Kimuak programak izan duen garrantzia eskertu dute.
Bientzat pelikulak euskaraz egitea erabat naturala da. Nola ez? Zinema familia artean egin dute beti. Hala ere, garai batean euskaraz ekoiztea amets bat zen, eta Zinemira jaso dutenek leiho erraldoia ireki zioten hizkuntzarictoria Eugenia antzokian bilduta zeuden zinema munduari.
Euskal Zinemaren Gala
Duela 20 urte "Aupa Etxebeste!" zuzendu zuten Asier Altunak eta Telmo Esnalek jaso dute 2025eko Zinemira saria
Euskarari bidea zabaldu zioten zuzendariek merezitako omenaldia jaso dute Euskal Zinemaren Galan, Donostiako Zinemaldiaren barruan. Pelikula horretako Iban Garate eta Ramon Agirre aktoreek eman diete saria.
EITBk ematen duen Egile Berriak saria Sara Fantovarentzat izan da. Berriki estreinatu duen Jone, batzuetan (Zinemira saileaz gain, Euskal Herriko aretoetan ere ikusgai dago) merezimendu nahikoa izan da gazte bilbotarrarentzat ibilbide esanguratsua izango duela aurreikusten denari aipamena egiteko.
Unai Iparragirre ETBko zuzendariak eman dio saria hasiberriari. Euskal eta euskarazko ekoizpenaren arrakasta baliotuta, sektore osoa zoriondu du: “Gure herria, gure ohiturak eta gure errealitatearen eta gure hizkuntzaren enbaxadoreak zarete munduan zehar”.
Edadismoaz eta familia harremanez sakondu du Fantovaren lanak. Bide berrien hastapenetan, eta batez ere pelikula bat egitean, “konfiantza eta laguntza” behar-beharrezkoa dela jakitun, bidea egiten ahalbidetzen diotenei eskerrak eman die, familiatik hasita eta Bilboko Konpartsak bezalako herri mugimendura arte.
Euskal Zinemaren Gala
Sara Fantova "Jone, batzuetan" pelikulako zuzendariak eskuratu du EITB Egile Berriak saria
Aurretik bide luzea duten egileak saritzen ditu EITBk urteko Euskal Zinemaren Galan, eta aurten bere lehen lana zine aretoetara ekarri duen zinegile bilbotarrarentzat izan da. "Konfiantza eta laguntza" emandako guztiei eskertu die.
Sara Cozarrek eta Joseba Apaolazak Zinemaldi hau historiko egiten duten hainbat datu izan dituzte gogoan, aste osoan zehar buruan izan ditugunak: guztira 38 euskal ekoizpen; 25, euskaraz, eta horietako hiru Sail Ofizialean (EITBren partaidetzarekin), eta lehendabiziko aldiz euskarazko telesail bat jaialdiko sail nagusian: Zeru ahoak.
Urteko gidoi onenaren SGAE saria Borja Cobeagak eskuratu du, “Los aitas” filmagatik. Donostiarrak pelikulak idazten jarraituko duela agindu du, baina ez dio utziko filmak zuzentzeari. Bestalde, EAB Bultzada Saria Miren Gaztañaga aktorearentzat izan da.
EZAE saria leihatilan arrakasta handiena izan duen pelikulari eman dio Alfonso Benegas presidenteak Infiltrada pelikulari. Arantxa Etxebarria zuzendariak ekoizleei eurei eskaini die saria, eta horietako ekoizleak bere gain hartu du berez publikoak, publiko zabal batek, eskaintzen duen errekonozimendua.
Hainbeste pelikularen ekoizpenean aritu den Aintzane Perez de Palomarri ere omenaldi ederra egin dio euskal zinemaren munduak. Ikus-entzunezko sektoreaz duen ezagutzaz lagunduta, bere erretiroa baliatuta hitz politak eskaini diote.
Sari guztiak banatu eta omenaldiei bidea ireki aurretik, publikoa zur eta lur utzi du ZETAK taldeak. Hori izan da aurtengo sorpresa handia. Pello Reparazek mitoen inguruko ikuskizuna ekarri dio Victoria Eugenia antzokian bilduta zeuden zinema munduari.
Euskal Zinemaren Gala
Mitoak euskal zineman ere errotuta, ZETAKen esku
Sorpresa handia izan da Euskal Zinemaren Gala Handiaren hasiera. Joaldunek, Pello Reparazek eta Yune Nogeirasek Mitoaroa ikuskizunaren zatitxo bat ekarri dute Victoria Eugenia antzokira.
Zure interesekoa izan daiteke
Martxoak 3 Elkarteak Paul Laverty sarituko du Langilearen Inguruko Zinema Astean
Arkabia Gasteizko aretoa izango da jaialdiaren egoitza, eta eskoziar gidoilaria, Ken Loachen ohiko lankidea, itxiera galan izango da. Zikloan, Estibaliz Urresolak eta Irati Gorostidik ere hartuko dute parte, eta, besteak beste, The Old Oak, Cuerdas eta Contadores ikusi ahalko dira.
Fant zinema jaialdiak Eugenio Mira zuzendaria sarituko du
Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren Film Laburren Sail Ofizialak 19 lan proiektatuko ditu, horietako hamar euskal ekoizpenak. Fantasiazko zinemaren jaialdiaren 32. edizioa maiatzaren 8tik 16ra egingo dute.
Crossover jaialdiak Donostia telesailen hiriburu bihurtuko du aste honetan
Bederatzigarren edizioak estreinaldiak, topaketak eta larunbatera arteko jarduerak bilduko ditu, euskarazko programazio zabalarekin.
Chuck Norris hil da
Aktorearen ibilbidea arte martzialei lotuta dago. 90eko hamarkadan, Walker Texas Ranger telesailak arrakasta eman zion.
Iñarritu: "Kamera ikusleari eman diot eta bakoitzak esperientzia ezberdina biziko du"
Alejandro Gonzalez Iñarritu zinemagile mexikarrak "Carne y arena" instalazioa aurkeztu du EITBren Bilboko egoitzako 5. platoan. Zuzendariak espazio honetan sortzen diren sentsazio eta bizipenak azaldu dizkigu.
Iñarrituren "Carne y arena", mugan hara-hona
“Carne y arena” EITBren Bilboko egoitzan ekainaren 20ra arte bisitagai dagoen murgiltze instalazioan, Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zinemagileak bultza egiten dio bisitariari besteen zapatetan sartzeko, une batez ezdeusei bidean lagundu eta mugan hara-hona ibiltzeko, errealitatetik fikziora, haragitik pixelera, hareatik zulora eta gizatasunetik ankerkeriara.
Albiste izango dira: Oscar sariak, EAEko aireportuen kudeaketari buruzko bilera Madrilen eta udal hauteskundeak Ipar Euskal Herrian
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Aldarrikapen politikoek ez dute Oscarren bataila irabazi
Munduko egoera geopolitiko eta humano aldrebesak ez du Conan O’Brienek aurkeztu duen galako erdigunea hartu, Javier Bardem espainiar aktoreak gerraren kontra eta Palestinaren askatasunaren alde eginiko aldarri argiaz haratago.
Oscar sarien 98. edizioko palmaresa
One Battle After Another filmak sei Oscar lortu ditu, gaueko sari nagusia barne, film onenarena; Sinnersek, 16 ataletan izendatuta egonik, lau estatuatxo erdietsi ditu.
Oscar sarietako unerik onenak
Oscar sariek une gogoangarriak eta look apurtzaileak utzi dituzte. Hemen adibide batzuk.