ESTREINAK

Gorde
Kendu nire zerrendatik

"Los domingos" eta "Decorado" zinema-aretoetara iritsi dira

Urrezko Maskorraren irabazlea eta animaziozko film luzea gaurtik aurrera egongo dira ikusgai Hegoaldeko zinema-aretoetan.

"Los domingos" filmeko fotograma bat, Blanca Soroa protagonista

"Los domingos". Argazkia: David Herranz.

Donostiako eta Sitgeseko zinemaldietan arrakastaz estreinatu ostean, "Los domingos", Alauda Ruiz de Azuaren hirugarren film luzea, eta "Decorado", Uniko Bilboko ekoiztetxearen film luzea, Hegoaldeko zinema-aretoetara iritsiko dira ostiral honetan, urriak 24.

"Los domingos" Urrezko Maskorra, Donostiako Zinemaldiko film onenaren saria, lortu izanak ematen dion bermearekin iritsiko da publikoarekiko hitzordura.

Ainararen istorioa kontatzen du lanak. 17 urteko neskato idealista eta aparta da Ainara; ezustean, Jainkoarengandik gero eta hurbilago sentitzen dela adieraziko du, eta klausurako moja sartzea aztertzen ari dela. Albisteak ustekabean harrapatuko du familia osoa, eta proba erabakigarri bati egin beharko diote aurre senideek.

Alberto Vázquez (Unicorn WarsPsiconautas...) galiziar zinemagilearen "Decorado" filma ere ostiral honetatik aurrera ikusi ahal izango da. 2016an animaziozko film labur onenaren Goya saria jaso zuen izenburu bereko film laburrean inspiratutako film luzea da.

Arnold sagua askatasunaren bila abiatuko da, ihesi, eguneroko paranoiak xaxatuta.

"Decorado" lanak EITBren parte-hartzea du, eta zinema batzuetan (Portugaleteko Ballontin, Gasteizko Floridan eta Gorbeian, Barakaldoko Max Centerren eta Bilboko Golem Alhóndigan) euskarazko bertsioan ere ikusi ahalko, gaztelaniaz ez ezik, gaztelaniazko azpitituluekin.

18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Argi gorriak” seriea martxoaren 20an estreinatuko da Primeran plataforman

Itziar Ituño protagonista duen komedia garratza ordu erdiko zortzi atalez osatuta dago. Martxoaren 18an hiru atal estreinatuko dituzte, Kursaalen. Alex Merino, Alejandra Arróspide eta Alberto Gastesi dira seriearen sortzaileak, eta Gastesik berak zuzendu du. Antzeztaldea Iñigo Gastesi, Yangxi Chen, Iñigo Rodríguez, Klara Badiola, Miren Gaztañaga, Sara Cozar, Ziyi Yang, Guiomar Puerta, Aitor Beltran eta Jon Lukas Puertas aktoreek osatzen dute. Elena Mugika izeneko bikoizketako aktorearen rola betetzen du Itziar Ituñok. Bere urterik sutsuenak atzean utzita, errutinan murgilduta bizi da. Baina iktusa izan duen eta heriotza-mehatxu arriskutsu batean nahastuta dagoen senar ohiaren itzulerak dena aldatuko du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X