"Los domingos" eta "Decorado" zinema-aretoetara iritsi dira
Urrezko Maskorraren irabazlea eta animaziozko film luzea gaurtik aurrera egongo dira ikusgai Hegoaldeko zinema-aretoetan.
"Los domingos". Argazkia: David Herranz.
Donostiako eta Sitgeseko zinemaldietan arrakastaz estreinatu ostean, "Los domingos", Alauda Ruiz de Azuaren hirugarren film luzea, eta "Decorado", Uniko Bilboko ekoiztetxearen film luzea, Hegoaldeko zinema-aretoetara iritsiko dira ostiral honetan, urriak 24.
"Los domingos" Urrezko Maskorra, Donostiako Zinemaldiko film onenaren saria, lortu izanak ematen dion bermearekin iritsiko da publikoarekiko hitzordura.
Ainararen istorioa kontatzen du lanak. 17 urteko neskato idealista eta aparta da Ainara; ezustean, Jainkoarengandik gero eta hurbilago sentitzen dela adieraziko du, eta klausurako moja sartzea aztertzen ari dela. Albisteak ustekabean harrapatuko du familia osoa, eta proba erabakigarri bati egin beharko diote aurre senideek.
Zinemaldia
“Los domingos”: jainkoaz, baina, batez ere, gizakiaz
Alauda Ruiz de Azuak idatzi eta zuzendu duen bigarren film luzea aurkeztu du Zinemaldiko Sail Ofizialean. “Los domingos” gure garaien erradiografia oso askoa da, 17 urteko neskato batek moja bizitzarekin duen liluraren gainean eraikia.
Alberto Vázquez (Unicorn Wars, Psiconautas...) galiziar zinemagilearen "Decorado" filma ere ostiral honetatik aurrera ikusi ahal izango da. 2016an animaziozko film labur onenaren Goya saria jaso zuen izenburu bereko film laburrean inspiratutako film luzea da.
Arnold sagua askatasunaren bila abiatuko da, ihesi, eguneroko paranoiak xaxatuta.
"Decorado" lanak EITBren parte-hartzea du, eta zinema batzuetan (Portugaleteko Ballontin, Gasteizko Floridan eta Gorbeian, Barakaldoko Max Centerren eta Bilboko Golem Alhóndigan) euskarazko bertsioan ere ikusi ahalko, gaztelaniaz ez ezik, gaztelaniazko azpitituluekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilbo zinemaren ikuspegi berriekin beteko du Zinebik, ikus-entzunezkoaren formula nagusien aurrean
Ione Hernandezek "Hermanas" aurkeztu du Semincin
Fantasiazko eta beldurrezko zinemak Donostia beteko du astebetez, urriaren 30etik aurrera
Paul Urkijo “Hiru olatuak” thriller psikologikoa filmatzen hasi da