“Gaua”, urkijotarrentzat
Gaua iritsi da. Paul Urkijo Alijo zinemagilea (Gasteiz, 1984) berriz murgildu da euskal mitologiak, ipuinek, fantasiazko zinemak eta unibertso bisual ikusgarriak sortzeko bere ahalmen handiak zedarritzen duten mundu ilun iradokitzailean, Errementari debutaren eta Irati arrakastatsuaren ondoren.
Hirugarren film luze honetan ere, Urkijok aski zintzo bete ditu generoaren manuak, eta, alde horretatik, ikusleak ez du espero duenetarik faltan izango: naturaz gaindiko izakiak, gaizto zitalak (Manex Fuchsek haragitu duen apaiz hori), heroiak, logikari ihes egiten dioten gertakariak, erreferentzia mitologiko eta folklorikoak, eta, kasu honetan, erlijiotasun fundamentalistak eta patriarkatu basatiak inposatzen duten egunaren, statu quo desorekatu baten normaltasun itogarriaren (XVII. mendean girotuta dago), ifrentzu modura, gaua, nola ezezagunaren aurreko beldurraren espazioa hala logika zapaltzaileak iraultzeko, askatasuna erdiesteko eta ahalduntzeko aukera bakarra irudikatzen duen lurraldea.
Urkijok agerian utzi du berriz ere, EITBren parte-hartzea duen filmean, mundu fantastikoaren argi-itzalak (metaforikoak zein fisikoak, gau eta egunari dagozkionak) pantailaratzeko duen indar txundigarria, irudi harrigarriak lortzeko ahalmen eztabaidaezina, baita atseginez jokatzen duela generoak ezartzen duen eremu barruan ere, ezustekoei tarte murritza eskainita, eta topikoak, literario-mitologikoak (kondairak, olerkiak, pertsonaiak) zein fantasiazko kontagaien tradizioari dagozkionak, finkatzen, betikotzen.
Ikusle jakin-nahi edo anbiziotsuenentzat labur gera liteke proposamena, agian, ez baitu ikuslea bultzatzen, publikoa lurralde berrietara eramaten, baina bestelakoa da ziur aski pelikularen funtzioa, eta lan estimagarria da Gaua gure tradizioa elikatzeko, euskal iruditeria klasikoaren atal bat dokumentatzeko. Ez du, beharbada, leiho berririk zabaltzen, baina etxearen egitura indartzen laguntzen du filmak, eta zeregin hori ez da ezdeusa, auzokoen hizkuntzakoen aldean tradizio murritza edo murriztua duen kultura batean.
Primizia
"Gaua" filmaren trailerra
Paul Urkijoren hirugarren fim luzea Sitgeseko zinema jaialdian estreinatu dute joan den astean. Urriaren 31n, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 36. Astea irekiko du, gero, EITBren parte-hartzea duen filmak, eta azaroaren 14an zinema aretoetan estreinatuko dute.
Yune Nogueiras da filmeko protagonista, eta Elena Irureta, Ane Gabarain eta Iñake Irastorza ditu ondoan. XVII. mendean dago girotuta istorioa, eta gaueko mitologiak zeharkatzen du.
Sorgin ehiza betean, Kattalinek senarrarengandik ihes egingo du gau batez. Baso ilunean galduta, atzetik zerbait duela konturatuko da, eta bidean hiru emakume topatuko ditu.
Arlo narratiboan, gainera, nabaria da aurrerapausoa Gauaren gidoian. Atalkako egiturari jarraitzen dio filmak, baina atalok gurutzatu egiten dira elkarren artean, jarraiera ez-linealean, eta protagonistak eta bestelako pertsonaiak hara-hona ibiltzen dira atalik atal, kontaera aberasten duen ahalegin txalogarriari esker.
Epikotasunak erdiz erdi zeharkatzen du Yune Nogueiras protagonista duen filma, esan gabe doa, eta plazer handi-handiak ere eskaintzen ditu pelikulak; horietako bat, Iñake Irastorza, Elena Irureta eta Ane Gabarain eskuz esku ikusteko luxua.
Gaua gauekoentzat dela aldarrikatzen du Gaueko piztia mitologikoak; Gaua filma urkijotarrentzat aldarrikatzen du Paul Urkijok, 400 urte geroago. Bide horretan laguntzeko ausardiarik bai?
Zure interesekoa izan daiteke
Albiste izango dira: Oscar sariak, EAEko aireportuen kudeaketari buruzko bilera Madrilen eta udal hauteskundeak Ipar Euskal Herrian
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Aldarrikapen politikoek ez dute Oscarren bataila irabazi
Munduko egoera geopolitiko eta humano aldrebesak ez du Conan O’Brienek aurkeztu duen galako erdigunea hartu, Javier Bardem espainiar aktoreak gerraren kontra eta Palestinaren askatasunaren alde eginiko aldarri argiaz haratago.
Oscar sarien 98. edizioko palmaresa
One Battle After Another filmak sei Oscar lortu ditu, gaueko sari nagusia barne, film onenarena; Sinnersek, 16 ataletan izendatuta egonik, lau estatuatxo erdietsi ditu.
Oscar sarietako unerik onenak
Oscar sariek une gogoangarriak eta look apurtzaileak utzi dituzte. Hemen adibide batzuk.
“One Battle After Another” Paul Thomas Andersonen filma nagusi, Oscar sarietan
Estatubatuar zuzendariaren filma izan da Hollywoodeko sarien 98. edizioaren gaueko izarra, sei sari bereganatuta; besteak beste, film, zuzendari eta gidoi egokitu onenen ataletan irabazi du.
Gemma Cuervo aktorea hil da, 91 urte zituela
Antzokietako oholtza gainean egindako lanagatik eta telebistako programa zein telesailetan agertzeagatik oso ezaguna zen Bartzelonan jaio eta Madrilen hil den aktorea.
Hollywood, Oscar sarien 98. ekitaldirako prest
"Sinners" filmak markak hautsi ditu 16 izendapen jasota, eta "Sirat" Nazioarteko Film Onenaren saria jasotzeko izendatu dute. Emma Stone, Jessie Buckley, Rose Byrne, Timothee Chalamet, Leonardo DiCaprio eta Benicio del Toro izango dira galan protagonista nagusiak.
“Argi gorriak” seriea martxoaren 20an estreinatuko da Primeran plataforman
Itziar Ituño protagonista duen komedia garratza ordu erdiko zortzi atalez osatuta dago. Martxoaren 18an hiru atal estreinatuko dituzte, Kursaalen. Alex Merino, Alejandra Arróspide eta Alberto Gastesi dira seriearen sortzaileak, eta Gastesik berak zuzendu du. Antzeztaldea Iñigo Gastesi, Yangxi Chen, Iñigo Rodríguez, Klara Badiola, Miren Gaztañaga, Sara Cozar, Ziyi Yang, Guiomar Puerta, Aitor Beltran eta Jon Lukas Puertas aktoreek osatzen dute. Elena Mugika izeneko bikoizketako aktorearen rola betetzen du Itziar Ituñok. Bere urterik sutsuenak atzean utzita, errutinan murgilduta bizi da. Baina iktusa izan duen eta heriotza-mehatxu arriskutsu batean nahastuta dagoen senar ohiaren itzulerak dena aldatuko du.
Aranzazu Calleja musikagileak FANT zinema jaialdiaren ohorezko saria jasoko du
Fantasiazko zinemaren Bilboko jaialdia La casa en el árbol Luis Calderonen filmak irekiko du.
Beren senetik irten diren pelikulen alde, topa
Adibiderik nahi, behar? Hona hemen txundigarri oso diren pare bat: Maggie Gyllenhaalen The Bride! eta Anders Thomas Jensenen The Last Viking.