Ustezko ustelkeria Araban
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urkulluren "maltzurkeria" eta "eraso funsgabea" kritikatu ditu EAk

EAJk hasieran "zero tolerantzia" eskatzen zuen ustelkeria kasuen aurrean, "eta orain ikertzea eskatzen duena zekentzat eta zitaltzat jotzen dute", EAren arabera. "Zer aldatu den" ez du ulertzen EAk.
Atxiloketen ostean EAk egindako bilera
Atxiloketen ostean EAk egindako bilera. Argazkia: EITB

Iñigo Urkullu EAJko presidentearen adierazpenen maltzurkeria eta "eraso funsgabea" kritikatu ditu gaur Eusko Alkartasunak. EA zekena izan dela esan du Urkulluk, Arabako ustezko ustelkeria kasuari buruz azalpenak eskatu izanagatik.

EAJren kontrako kritikak areagotzeagatik Eusko Alkartasuna "zekena eta zitala" izan dela adierazi du Urkulluk ETBn egindako elkarrizketan. EA "orbana alderdi guztian zabaltzen saiatu" dela salatu du EAJko ordezkariak, baina EAko "foru diputatuen konpromisoan" konfiantza duela erantsi du.

Urkulluren adierazpenei erantzun die EAk komunikatu baten bidez eta "zer aldatu den" ulertzen ez duela azpimarratu du. EAren hitzetan, EAJk hasieran "zero tolerantzia" eskatzen zuen ustelkeria kasuen aurrean, "eta orain ikertzea eskatzen duena zekentzat eta zitaltzat jotzen dute".

"Diru-kutxa publikoekin harremana" izan ote duen argitzeko eskatu dio Eusko Alkaratasunak EAJri. Arabako zortzi jeltzale ezagun funtzionario-eroskeriagatik, kapitalak zuritzeagatik eta eragimen-trafikoagatik inputatu ostean garbiketa bat egitea eskatu dio EAJri.

EAJko eta EAko zuzendaritzak bihar edo ostiralean bilduko dira seguruenik eta Arabako Foru Aldundiko gobernuan jarraitu ala ez erabakiko du Eusko Alkartasunak, EAJk hartzen dituen neurrien eta ematen dituen azalpenen arabera.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa Itsasun, Iparretarrak taldeko kide baten omenezko murala ezabatzeko aginduaren kontra

Frantziako Gobernuko ordezkariak Iparretarrak talde armatuko kide ohi baten murala ezabatzeko agindua eman ostean, gaur Itsasun, Lapurdin, ehunka lagun kalera atera dira erabaki hori gogor kritikatzeko. Ez dago argi Udalak noiz ezabatuko duen Txomin Olhagaray Iparretarrak taldeko kidea irudikatzen duen margoa. Manifestariek adierazi dute artelan bat baino ez dela eta noizbait liburuak ere erreko ote dituzten galdetu dute.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Donostiako EAJk etxebizitza eskaintza areagotzea eta turismo eredu "ordenatu eta jasangarria" sustatzea jarri du jomugan

Martxotik uztailera bitartean, elkarrizketa eta gogoeta saioa egin dute jeltzaleek 500 gizarte eragilerekin, eta 200 ekarpenetik gora jaso dituzte, 11 erronka sektorialetan bilduta. Jon Insausti alkateak ekimenaren garrantzia azpimarratu du: "Entzutea ez da jendeak zer pentsatzen duen galdetzea. Entzutea da prest egotea beste begirada batzuk onartzeko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X