20 pertsona auzipetu zituzten
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Absolbitu egin dituzte Udalbiltza auziko auzipetu guztiak

Epaimahaiaren esanetan, ezker abertzaleko hautetsien bilgunea proiektu "nazionalista" zen, "baina ez terrorista". Gainera, ez da frogatu ETArekin lotura zuenik.
Udalbiltzaren aurkako epaiketaren irudi bat. EFE
Udalbiltzaren aurkako epaiketaren irudi bat. EFE

Auzitegi Nazionalak absolbitu egin ditu Udalbiltza auzian auzipetuta zeuden 20 pertsonak.

Iaz epaitu zituzten, erakunde terroristako kide izatea egotzita, eta Fiskaltzak 10 urteko espetxe zigorrak eskatu zituen. Herri akusazioak (Dignidad y Justicia elkartea), berriz, 14 eta 22 urte artekoak.

Auzitegi Nazionaleko Zigor Arloko lehen sekzioak ebatzi du ezker abertzaleko hautetsien bilgunea proiektu "nazionalista" zela, "baina ez terrorista".

Epaian (60 orrikoa da), Javier Gomez Bermudez buru duen epaimahaiak adierazi du ez zegoela "inolako lotura ekonomikorik" Udalbiltzaren eta ETAren artean, eta Poliziak ezin izan duela frogatu.

"Ez dago zalantzarik ETAk Udalbiltza kontrolatu nahi zuela, baina froga gisa aurkeztutako txostenekin ezin da ondorioztatu Udalbiltza ETAren menpe zegoenik".

Are gehiago, ETAren helburu politikoekin bat etortzea ez dela delitu argudiatu dute.

Auzipetuak honakoak ziren: Xabier Alegria, Joseba Mikel Garmendia, Miren Karmele Urbistondo, Oscar Goñi, Larraitz Sanzberro, Leire Idoiaga, Jose Manuel Jurado Torvisco, Lander Etxebarria Garitazelaia, Eider Casanova, Loren Arkotxa, Miren Josu Aranburu, Imanol Esnaola, Xabier Iragorri, Esperanza Iriarte, Miren Jasone Astibia, Urko Irastorza, Maria Victoria Ugarteburu, Juan Carlos Alducin, Miren Odriozola eta Ibon Arbulu.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hasi da hauteskunde kanpaina Andaluzian

Sevillan ekin die kanpainako ekitaldiei Alderdi Popularrak; Granadan, Alderdi Sozialistak. Moreno Bonilla PPko hautagai eta gaur egungo presidenteak gehiengo absolutua nahi du; ez du Vox nahi bere gobernuan. Jarraitzaileei botoa ematera joateko deia egin die, inkestek iragartzen duten gehiengo absolutua ziurra ez delakoan. Alderdi Sozialistaren hautagai Maria Jesus Monterok, berriz, inkestek iragartzen dizkioten emaitza txarrak irauli nahi ditu eta zerbitzu publikoen aldeko defentsan oinarritu du kanpaina.

REBEKA UBERA LAURA GARRIDO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Medikuen gatazkan esku hartzeko eskatu diote EH Bilduk eta PPk Osasun sailburuari

Medikuen grebaz aritu dira gaur, besteak beste, Eusko Legebiltzarrean. EH Bilduk medikuen lan-baldintzak hobetzeko mozioa eraman du ganberara, eta Rebeka Ubera koalizioko legebiltzarkideak Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuari eskatu dio, fitxa mugitu eta neurriak hartzeko aferan.  Alderdi Popularreko Laura Garridok ere defendatu du Jaurlaritzak badituela eskuduntzak, medikuen egoera hobetzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X