Legebiltzarrean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ertzaintzaren zuzendari ohiak Miñao auziko 'hainbat puntu argitu ditu'

Ordu eta erdiz legebiltzarkideen galderak erantzun ditu gaur Jon Uriarte Ertzaintzaren zuzendari ohiak, Miñao auzia ikertzeko Batzorde berezian.
Caso Miñano Jon Uriarte y Juanjo Agirrezabala
Jon Uriarte eta Juanjo Aguirrezabala. Argazkia: EFE

Uriarte Ertzaintzaren zuzendari ohiak eta PCI Security Doctorsen zuzendari kudeatzaileak Miñao auzia ikertzeko batzordean ordu eta erdiz erantzun ditu legebiltzarkideek egindako galderak.

Orain arte egindako lan guztia etzi aztertuko dute batzorde honetako kideek, eman beharreko hurrengo urratsak erabaki aurretik.

Ikerketako agerraldirik luzeena izan da gaurkoa. Juanjo Aguirrezabala (EA) Batzordeko presidentearen hitzetan, solasaldi "positiboa" izan da Ertzaintzaren buru ohiarekin izan dutena, ikerketako "hainbat puntu argitzen" lagundu duelako.

Bestalde, Araceli Bajo Kataia Consulting enpresako administratzailea ez da Batzordearen aurrera azaldu. Aitor Telleria burukide jeltzale ohiaren emazteak gaixotasun-baja bidali du Legebiltzarrera, batzordean ez azaltzeko.

Hala ere, Batzordeko kideen galderei erantzun beharko die, idatziz bidali dizkiotelako.

Bajoren erantzunak jasota, Miñao auziko Batzordeak amaitutzat emango ditu ustezko espioitza kasuei eta Kultura Saileko ustezko irregulartasun kasuei dagokien atala.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa Itsasun, Iparretarrak taldeko kide baten omenezko murala ezabatzeko aginduaren kontra

Frantziako Gobernuko ordezkariak Iparretarrak talde armatuko kide ohi baten murala ezabatzeko agindua eman ostean, gaur Itsasun, Lapurdin, ehunka lagun kalera atera dira erabaki hori gogor kritikatzeko. Ez dago argi Udalak noiz ezabatuko duen Txomin Olhagaray Iparretarrak taldeko kidea irudikatzen duen margoa. Manifestariek adierazi dute artelan bat baino ez dela eta noizbait liburuak ere erreko ote dituzten galdetu dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X