Legegintzaldi berria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Amaiurrek ezingo du taldea osatu Geroa Bairekin

Uxue Barkosek azaldu du dagoeneko erroldatu dela Talde Mistoko bozeramaile gisa.
Uxue Barkos Geroa Baiko diputatua. EFE
Uxue Barkos Geroa Baiko diputatua. EFE

Amaiurrek ezingo du talde parlamentarioa osatu Geroa Bairekin, Uxue Barkos diputatua Talde Mistoko bozeramaile gisa erroldatu baita dagoeneko, Barkosek berak EFEri azaldu dionez.

Geroa Baiko diputatuak baieztatu du Amaiurrek deitu egin diola gaur, talde parlamentarioa osatzea eskaintzeko.

Barkosen esanetan, baina, Amaiurren eskaera berandu etorri da, eta orain ezin izango dio laguntzarik eman.

Nolanahi ere, Geroa Baiko buruak adierazi du koalizio abertzaleak talde propioa izateko eskubidea duela, hauteslekuetan irabazi baitu.

Diputatu nafarrak uste du PPk errefusatu egingo dituela Amaiurren alternatiba guztiak, ezker abertzalearekin "betiko liskarrak" izaten jarraitu nahi baitu.

Gaur goizean, Xabier Mikel Errekondo Amaiurreko bozeramaileak ez du baztertu Geroa Bairekin taldea osatzea. Hori esan eta gero, Uxue Barkosekin harremanetan jarri da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X