Elkarrizketa ETBn
Gorde
Kendu nire zerrendatik

PSE-EEk EAJri eta PPri egotzi die defizitaren igoera

Txarli Prietok azaldu duenez, EAJk eta PPk diru-sarrera gehiago lortzeko eztabaida atzeratu dute, eta ondorioz, defizita igo egin da.
Txarli Prieto PSE-EEren Arabako idazkari nagusia. Argazkia: EITB

arli Prieto PSE-EEren Arabako idazkari nagusiaren arabera, EAJk eta PPk diru-sarrera gehiago lortzeko eztabaida "atzeratu" dute eta Eusko Jaurlaritzak herritarrei zerbitzu publikoak mantentzeko apustua egin behar izan du defizita murrizteko merkatuei begiratu beharrean.

ETBri eskainitako elkarrizketa batean Prietok "errekurtsoak murrizten" ari direla azaldu du eta "errekurtso horiei laguntzea beharrezkoa zenez" politika fiskala berrikustea eta iruzur fiskalaren kontrako politika "irmoago" bat proposatu zuen lehena lehendakaria izan zela azpimarratu du, baina "eztabaida horiek atzeratzen" jarraitu dela erantsi du.

Ordezkari sozialistak EAJ eta PP egin ditu, hain zuzen, atzerapen horren arduradun, EAJri "blokeatu" izana leporatu dio eta PPri, berriz, "eztabaidan sartu nahi ez" izana.

Egoera horren aurrean Eusko Jaurlaritzak bi aukera baino ez zituela adierazi du Txarli Prietok, "merkatuei eta defizitari soilik begiratzea defizita murrizten ahalegintzeko" edota "herritarrei begiratzea ongizatea eta bizi kalitatea ematen diguten zerbitzu publikoak eskaintzen jarraitzeko. Bigarren hori egin du eta defizita igo egin da", aitortu du. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hasi da hauteskunde kanpaina Andaluzian

Sevillan ekin die kanpainako ekitaldiei Alderdi Popularrak; Granadan, Alderdi Sozialistak. Moreno Bonilla PPko hautagai eta gaur egungo presidenteak gehiengo absolutua nahi du; ez du Vox nahi bere gobernuan. Jarraitzaileei botoa ematera joateko deia egin die, inkestek iragartzen duten gehiengo absolutua ziurra ez delakoan. Alderdi Sozialistaren hautagai Maria Jesus Monterok, berriz, inkestek iragartzen dizkioten emaitza txarrak irauli nahi ditu eta zerbitzu publikoen aldeko defentsan oinarritu du kanpaina.

REBEKA UBERA LAURA GARRIDO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Medikuen gatazkan esku hartzeko eskatu diote EH Bilduk eta PPk Osasun sailburuari

Medikuen grebaz aritu dira gaur, besteak beste, Eusko Legebiltzarrean. EH Bilduk medikuen lan-baldintzak hobetzeko mozioa eraman du ganberara, eta Rebeka Ubera koalizioko legebiltzarkideak Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuari eskatu dio, fitxa mugitu eta neurriak hartzeko aferan.  Alderdi Popularreko Laura Garridok ere defendatu du Jaurlaritzak badituela eskuduntzak, medikuen egoera hobetzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X