Bilera, Erandion
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ertzaintzako sindikatuek laguntza gehiago eskatu diote Aresi

ErNE, ESAN, Sipe eta Euspel sindikatuen hitzetan, Cabacasen heriotza "ezin da Ertzaintzarentzat egozte hasiera bat izan".
Rodolfo Ares Herrizaingo sailburua. Argazkia: EITB.

Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak atzo iragarritako neurriei eta Jaurlaritzak erosiko duen material berriari buruzko xehetasunak eman dizkie gaur arratsaldean Ertzaintzako sindikatuei.

Herrizaingo Saileko iturrien arabera, bilera horren helburu nagusia, Ertzaintzaren ordezkariei "zuzenean" neurri berriak azaltzea izan da. Bilera Erandioko polizia etxean egin dute.

Horrez gain, neurri berrien inguruan sindikatuek duten iritzia jaso du Rodolfo Aresek.

ErNE, ESAN, Sipe eta Euspel sindikatuen hitzetan, Iñigo Cabacasen heriotzak "lan egiteko modua aldatzera eraman behar gaitu", baina "ezin da Ertzaintzarentzat egozte hasiera bat izan".

Ildo horretan, Herrizaingo Saileko arduradunak kritikatu dituzte; izan ere, Herrizaingo agintariek "azaldutakoa jaso dute, baina ez dute inolako konpromisorik hartu".

Erandion bilera egin ostean, lau sindikatuek agiri bat bidali dute. Sailburuarekin batera, Miguel Buen Segurtasun sailburuordea eta Jose Antonio Varela Ertzaintzako zuzendaria batzartu dira ordezkari sindikalekin.

Atzo, Ertzaintzaren Herri Segurtasunerako unitateek gomazko pilotak erabiltzeari utziko diotela iragarri zuen Rodolfo Aresek.

Nolanahi ere, debekua ez da erabatekoa izango, brigada batzuek, hots, Brigada Mugikorrak eta errefortzu brigadek, "salbuespen-egoera batzuetan" erabili ahal izango baitituzte.

Orotara, Ertzaintza osatzen duten 8.000 agenteetako 6.000ri eragingo die gomazko pilotak erabiltzeari uzteko erabakiak.

2013ko urtarrilaren 1 arte, Herri Segurtasunerako agenteek "mugatuta" izango dute gomazko piloten erabilera. Hain zuzen ere, nagusiak aginduta baino ezingo dituzte erabili.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hasi da hauteskunde kanpaina Andaluzian

Sevillan ekin die kanpainako ekitaldiei Alderdi Popularrak; Granadan, Alderdi Sozialistak. Moreno Bonilla PPko hautagai eta gaur egungo presidenteak gehiengo absolutua nahi du; ez du Vox nahi bere gobernuan. Jarraitzaileei botoa ematera joateko deia egin die, inkestek iragartzen duten gehiengo absolutua ziurra ez delakoan. Alderdi Sozialistaren hautagai Maria Jesus Monterok, berriz, inkestek iragartzen dizkioten emaitza txarrak irauli nahi ditu eta zerbitzu publikoen aldeko defentsan oinarritu du kanpaina.

REBEKA UBERA LAURA GARRIDO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Medikuen gatazkan esku hartzeko eskatu diote EH Bilduk eta PPk Osasun sailburuari

Medikuen grebaz aritu dira gaur, besteak beste, Eusko Legebiltzarrean. EH Bilduk medikuen lan-baldintzak hobetzeko mozioa eraman du ganberara, eta Rebeka Ubera koalizioko legebiltzarkideak Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuari eskatu dio, fitxa mugitu eta neurriak hartzeko aferan.  Alderdi Popularreko Laura Garridok ere defendatu du Jaurlaritzak badituela eskuduntzak, medikuen egoera hobetzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X