Fernandezek ez dio Egiaztatzaileen Taldeari 'zilegitasunik' ematen
e Fernandez Diaz Barne ministroak iragarri du Gobernuak ez duela ETArekin armak uztearen inguruan negoziatuko eta "baldintzarik gabe desegiteko" exijitu dio ETAri.
"Gobernuak ez du inoiz ETArekin negoziatu, eta ez du inoiz halakorik egingo. Baldintzarik gabe desegitea exijitzen dugu", esan du Barne ministroak Kataluniako PPren Kongresuan.
Gainera, Gobernuak ez duela "Nazioarteko Egiaztatzaileen Talderik behar" berretsi du, eta Guardia Zibilak eta poliziak euren egiaztatzaile propioak dituztela adierazi du.
Honen harira, atzo, ETA "hitz egiteko prest" dagoela esan zuen Egiaztatzaileen Taldeak, baina Gobernuak ez diola taldeari zilegitasunik ematen esan du.
"Egiaztatzaileak gurekin harremanetan jarri dira, baina guk ez diegu zilegitasunik ematen. Guardia Zibilarekin eta Poliziarekin nahikoa daukagu ETA desegiten den ala ez ziurtatzeko", nabarmendu du Fernandez Diazek.
Barne ministroaren hitzetan, ETArekin amaitzeko Estatuko segurtasun indarrekin "nahikoa" izan da, eta taldea desegiten den ala ez ziurtatzeko, beraz, "nahikoa dute eurekin".
"Gobernuaren politika ETArekiko oso argia da; desegitea exijitzen diegu. Gobernuak ez du inoiz ETArekin negoziatu eta ez du inoiz egingo", azpimarratu du.
ETAk atentatzeko gai diren dozena bat kide dituela uste du Barne Ministerioak
Ignacio Ulloa Estatuko Segurtasunerako idazkariak uste du oraindik ETAk dozena bat kide dituela atentatuak egiteko prest. ETAk Frantziako hegoaldean azpiegitura bat duela esan du Ulloak eta "ez dute denborarik galtzen", gaineratu du. "15 egunero ibilgailuak aldatzen dituzte eta agertzen eta desagertzen diren lagunak atzeman ditugu", gaineratu du.
"Mugimendua dago, eta batzuen artean atentatuak egiteko gaitasuna ere bai", adierazi du Barne Ministerioko "bigarrenak" Europa Press agentzian.
Zure interesekoa izan daiteke
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.