Nafarroa, Osasun eta Hezkuntza sektoreetako murrizketen aurka
Nafarroak helegite bana aurkeztuko ditu Auzitegi Konstituzionalean, Espainiako Gobernuak Osasun eta Hezkuntza sektoreetan ezarri dituen murrizketen aurka. Hala erabaki du gaur Nafarroako Parlamentuak, PSN, NaBai, Bildu eta I-E taldeen babesarekin. PPNk kontra bozkatu du bi kasuetan eta aipatzekoa da UPNk Hezkuntza sektoreko murrizketak errekurritzea babestu duela.
Hezkuntza sektoreko neurriei dagokienez, lege-dekretu berriaren zenbait artikulutan Nafarroaren eskumenak urratzen direla ondorioztatu du Foru Parlamentuko zerbitzu juridikoak egindako ikerketak.
Ildo berean, Osasun sektorean murrizketak ezartzeko onartu zen lege-dekretuaren hiru artikulu Konstituzioaren kontrakoak direla ebatzi dute. Aurrekoan ez bezala, kasu honetan Nafarroaren eskumenak urratzen ez direla uste dute, baina, aitzitik, lege-dekretuz onartzeko premiazkotasuna justifikatuta ez dagoela ondorioztatu dute.
Agerraldiak
Juan Jose Lizarbek (PSN) esan du “beharrezkoa” dela bi helegiteak aurkeztea, “arrazoi juridikoak, konstituzionalak eta politikoak daudelako”.
Nekane Perezek (NaBai) deitoratu du Espainiako Gobernuak lege-dekretu bidez ezarritako neurriak Alderdi Popularren ideologiari erantzuten diotela. “Eskubideak urratzen dituzte eta ekonomia guztiaren gainetik jartzen dute”, salatu du.
Maiorga Ramirezek (Bildu), berriz, Auzitegi Nazionalean ezarriko dituzten helegiteak beharrezkotzat jo ditu, baina nahikoa ez dela erantsi du; izan ere, “Konstituzionalak erabakitzen duena erabakita ere, Alderdi Popularraren neurriek ez dute Nafarroako gizartearen oniritzia”.
Marisa de Simonen (I-E) arabera, “neurri horiek Osasungintzako eta Hezkuntza baliabideak murrizten dituzte”.
Bestalde, Carlos Garcia Adanerok (UPN) bere alderdiak Hezkuntza sektoreko murrizketen aurka helegitea aurkezteko proposamena babestu izana justifikatu du: “Zerbitzu juridikoek egindako txostenak dio kasu horretan Nafarroako eskumenak urratu egiten direla, baina Osasungintzari buruzko murrizketetan horrelakorik ez dagoela”.
Eloy Villanueva PPNren bozeramaileak, berriz, Espainiako Gobernuak “gizartearen interes nagusiak eta herritarren beharrizanak aintzat hartuta” ezartzen dituela neurriak azpimarratu du. “Gobernuak erabakiak hartu behar ditu eta, gure ustez, erabakiak bete egin behar dira”, erantsi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.