Giza Eskubideen Auzitegia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Troitiño aske gera liteke, Parot doktrinaren ebazpena irmoa izan arte

Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren Parot Doktrinari buruzko epaia irmoa izan arte, ETAko kideari behin-behineko askatasuna ematea proposatu dio Erreesuma Batuko Fiskaltzak Auzitegi Nazionalari.
Antton Troitiño ETAko kidea. Argazkia: EFE

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Parot Doktrinari buruzko epai irmoa eman arte, Antton Troitiño ETAko kideari behin-behineko askatasuna ematea proposatu dio Erresuma Batuko Fiskaltzak Auzitegi Nazionalari.

Horrela adierazi dute epaitegietako iturriek Troitiñoren estradizioa erabakitzeko bista baino egun bat lehenago. Troitiño ekainaren 29an atxilotu zuten, Londresen, Ignacio Lerin Sanchez ETAko ustezko kidearekin batera.

Britiania Handiko Ministerio Publikoak Troitiñoren kontrako euroaginduak Parot doktrinarekin zerikusirik ote duen galdetu dio Auzitegi Nazionalari. Izan ere, Europako Giza Eskubideen Auzitegiak eman berri duen ebazpenaren arabera, doktrina hori "irregularra" da.

Gainera, Espainiako agintariek gai honen aurrean izango dute jarrera eta euroaginduaren aurkako helegitea aurkeztuko duten jakin nahi izan du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Londresera Euskadi "kritikatzera" eta etxebizitzaz hitz egitera joatea egotzi dio EAJk EH Bilduri, bere ekarpena "zero" izan arren

Iñigo Ansola EAJren BBBko presidenteak Pello Otxandiano Eusko Legebiltzarreko EH Bildu koalizioko burua kritikatu du aste honetan Londresera joateagatik, EH Bilduk etxebizitzari buruz egindako proposamena aurkeztera, "Euskadi zalantzan jarri eta kritikatzeko". Horren harian, Euskadin etxebizitza publikoa eraikitzeko egin duen ekarpena "zero" dela esan du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X