Hauteskundeak, Galizian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

PPk gehiengo osoa sendotu du, eta Beirasen koalizioa hirugarren da

Popularrek 2009an baino hiru eserleku gehiago lortu dituzte, eta Esquerda Unidaren eta Anovaren, Xose Manuel Beirasen alderdiaren, arteko koalizioak bederatzi ordezkari lortu ditu.

Alberto Nuñez Feijook krisi ekonomikoaren ondorio politikoak saihestea lortu du, eta gehiengo osoa indartu egin du Galizian.

Popularrek 2009an baino 3 eserleku gehiago lortu dituzte, eta garaipen garbia eskuratu dute: 41 diputatu izango dituzte Parlamentuan. Manuel Fragak 2001ean lortutako emaitza bera da.

Hala, popularrek botoen % 45,48 lortu dituzte, joan den hauteskundeetako % 46,68aren aldean.

Alternativa Galega de Esquerda, Esquerda Unidak eta Anovak (BNG utzi ondoren Xose Manuel Beirasek bultzatutako ezkerreko alderdia) osatuta koalizioa, indartsu sartu da Galiziako Parlamentuan, sozialistei eta bereziki BNG alderdiari tokia kenduz. Azken hori laugarren geratu da.

PSdeGk, bestalde, Galiziako hauteskundeetan inoiz izandako emaitza txarrenetan bigarrenak jaso ditu, botoen % 20,46 eskuratuta.

Alberto Nuñez Feijook krisi ekonomikoaren ondorio politikoak saihestea lortu du, eta gehiengo osoa indartu egin du Galizian.Popularrek 2009an baino 3 eserleku gehiago lortu dituzte, eta garaipen garbia eskuratu dute: 41 diputatu izango dituzte Parlamentuan. Manuel Fragak 2001ean lortutako emaitza bera da.Hala, popularrek botoen % 45,48 lortu dituzte, joan den hauteskundeetako % 46,68aren aldean.Alternativa Galega de Esquerda, Esquerda Unidak eta Anovak (BNG utzi ondoren Xose Manuel Beirasek bultzatutako ezkerreko alderdia) osatuta koalizioa, indartsu sartu da Galiziako Parlamentuan, sozialistei eta bereziki BNG alderdiari tokia kenduz. Azken hori laugarren geratu da.PSdeGk, bestalde, Galiziako hauteskundeetan inoiz izandako emaitza txarrenetan bigarrenak jaso ditu, botoen % 20,46 eskuratuta.

Zure interesekoa izan daiteke

DIADA BARCELONA BARTZELONA MANIFESTAZIOA
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Milaka pertsonak hartu dute parte Bartzelonan, Gironan eta Ampostan egin diren Diadako manifestazioetan

Independentziaren aldeko sugarra bizirik eta indartsu dagoela aldarrikatu dute, gaur arratsaldean, Bartzelonan, Gironan eta Ampostan (Tarragona) egin diren Diada eguneko manifestazioetan. Bartzelonako ekitaldian, ANCk iragarri du independentziaren aldeko elkarteen goi-bilera deituko duela, datorren urterako "mobilizazio handi bat" antolatzeko. 2027an hamar urte beteko dira independentziaren aldeko erreferendumetik, eta bide horretan, beste mugarri bat ezarri nahi dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X