'Akordio zabalak' bilatuko dituela aurreratu du Jonan Fernandezek
Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzaren Bake eta Bizikidetza idazkari nagusiak azaldu duenez, bere "helburu nagusia" akordioak bilatzea izango da, "egungo egoera aldatzea errazteko", hots, akordioa "aurrera egiteko lanabesa" izatea. "Akordio zabalak lortzea ezinbestekoa da", azpimarratu du.
"Iragana hain gogorra izanik, ados jartzea besterik ez daukagu", gaineratu du, Radio Euskadin eta ETBn egin dituen elkarrizketetan. Horren haritik, lehentasuna akordioa izanda "ados jarri nahi ez direnek" beto eskubidea izan dezaketela aitortu du.
Lan zaila duela jakitun, eta hiru erronka nagusi aipatu ditu: ''iraganaren azterketa kritikoa egitea; elkarlana sustatzea, kontsensuak bilatzeko; eta iraganari begira oinarriak ezartzea, geratutakoa errepikatu ez dadin''. Hala, Bake eta Bizikidetza zuzendariak "iraganaren berrikuspen kritikoa" egitea eskatu du, hau da, "azken hamarkadetako gertakizun objektiboen egiari aurre egitea, ikuspegi kritikoarekin".
Bere ibilbide berrian oztopoak izango direla uste Jonan Fernandezek, eta ''iraganetik datozen inertziak, eta inertzia horien artean mesfidantzak'' aipatu ditu. ''Baina hori dena gainditu egin behar da'', gaineratu du.
PPk, UPyDk eta AVTk bere izendapenaren aurka egin dutela eta, kritikak "lasaitasunez onartu" behar direla esan du. "Nire ibilbideak irakatsi dit adierazpenek ez dutela errealitatea aldatzen; ikuspegi horrekin hasiko naiz lanean", adierazi du. Halaber, kritikak egin dizkioten biktimen elkarteetako kideekin biltzeko prest dela esan du.
Iñigo Urkullu lehendakariak atzo izendatu zuen Fernandez, bake, bizikidetza, adiskidetze eta oroimen politika guztiak koordina ditzan. Horrekin batera, Txema Urkijo eta Monica Hernando izango dira; lehenengoa "biktima guztientzako aholkularia" izango da, eta, bigarrena, Giza Eskubideen zuzendaria.
Gaurko elkarrizketan, errealitatea "hobera" aldatu dela aldarrikatu du Fernandezek: "Errealitate hori kontuan hartzea funtsezkoa da".
Zure interesekoa izan daiteke
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.