Arabako espioitza kasua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Telleria eta bi ertzainen kontrako epaiketa martxoaren 11n hasiko da

'Ziurrenera' beste bi egunez luzatuko da epaiketa, eta hilaren 13an amaituko da.
aitor telleria efe
Aitor Telleria. Argazkia: EFE

Aitor Telleria EAJko buruzagi ohiaren eta bi ertzainen kontrako epaiketa martxoaren 11n hasiko da Arabako Probintzia Auzitegian. Politikariak eta Arabako pertsona ospetsuak zelatatzea egotzi die Fiskaltzak.

"Ziurrenera" martxoaren 11n hasiko da epaiketa, eta bi egunez luzatuko da, iturri judizialen arabera.

Lau urteko kartzela zigorra eskatuko du Fiskaltzak hiru akusatuentzat, sekretuak urratzea egotzita.

Halaber, hiruren artean ustez zelatatu zituzten 21 pertsonei 342.000 euroko kalte-ordaina ematea eskatuko dute.

2010eko udan Poliziak disko gogor bat aurkitu zuen Aitor Telleriaren bulegoan, Miguel kasuaren baitan egindako miaketa batean. Aipaturiko disko gogorrean politikarien, enpresarien eta Arabako pertsona entzutetsuen gaineko informazioa zegoen gordeta.

Fiskaltzaren arabera, Aitor Telleria alderdira iristen ziren ildo politikoko salaketak bideratzeaz arduratzen zen, eta bi ertzainak jeltzalearekin, Arabako EAJren zuzendaritzako kide ohiarekin, jarri ziren harremanetan.

Ertzainek Telleriari informazioa pasatzen zioten eta jarraitu beharreko pertsonen zerrenda egiten zuten, Fiskaltzaren iritziz. Aldi berean, jeltzaleak emandako informazioa aintzat hartuta ikerketak egiten zituzten.

Politikari eta pertsona ospetsuen zerrenda horretan, besteak beste, hauek ageri dira: Patxi Lazcoz, Juan Carlos Alonso, Txarli Prieto eta Santiago Abascal politikariak eta Arabako patronaleko kideak, kazetariak eta ertzainak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa Itsasun, Iparretarrak taldeko kide baten omenezko murala ezabatzeko aginduaren kontra

Frantziako Gobernuko ordezkariak Iparretarrak talde armatuko kide ohi baten murala ezabatzeko agindua eman ostean, gaur Itsasun, Lapurdin, ehunka lagun kalera atera dira erabaki hori gogor kritikatzeko. Ez dago argi Udalak noiz ezabatuko duen Txomin Olhagaray Iparretarrak taldeko kidea irudikatzen duen margoa. Manifestariek adierazi dute artelan bat baino ez dela eta noizbait liburuak ere erreko ote dituzten galdetu dute.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Donostiako EAJk etxebizitza eskaintza areagotzea eta turismo eredu "ordenatu eta jasangarria" sustatzea jarri du jomugan

Martxotik uztailera bitartean, elkarrizketa eta gogoeta saioa egin dute jeltzaleek 500 gizarte eragilerekin, eta 200 ekarpenetik gora jaso dituzte, 11 erronka sektorialetan bilduta. Jon Insausti alkateak ekimenaren garrantzia azpimarratu du: "Entzutea ez da jendeak zer pentsatzen duen galdetzea. Entzutea da prest egotea beste begirada batzuk onartzeko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X