Vasco Pressen arabera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

ETAk zenbait zulo zigilatu dituela iragar lezake

Vsco Press albiste agentziaren arabera, litekeena da ETAk IRAren urratsei jarraitzea eta zuloak zigilatzea erabakitzea, desarmearen aurrepauso bezala.

ETAk keinu sinbolikoa egin eta zenbait zulo zigilatu egin dituela iragar lezake, terrorismoaren kontrako borrokako iturriek Vasco Press albiste agentziari emandako informazioaren arabera.

Zuloen zigilatzearekin ETAk IRAren pausoei jarraituko lieke, irlandarrek euren zuloak zigilatu egin baitzituzten arsenalak suntsitzeko erabakia hartu baino lehen.

IRAk, gainera, John Chastelain kanadarrak zuzendutako Desarmearen Nazioarteko Batzordeko zenbait kideei ezkutalekuak zigilatzeko aukera eman zien.

Cyril Ramaphosa hegoafrikarra eta Martti Athisaari Finlandiako lehen ministro ohia izan ziren, hain zuzen, zigilatutako arsenalak noizean behin aztertzeko baimena lortu zutenak, arma-biltegiak inork ere erabili ez zituela ziurtatzeko.

Baldintzatutako desarmea

Momentuz, ETAk aldebakarreko desarmea egiteko proposamenak baztertu ditu, bere iritziz, desarmea egin aurretik, Espainiako eta Frantziako Gobernuek zenbait baldintza negoziatu behar dituztelako:  presoak kartzelatik ateratzea, erbesteratuek itzultzeko aukera izatea eta "desmilitarizazioa" delakoa, hau da, segurtasun indarrek Euskal Herritik alde egitea.

ETAren amaieraren egiaztatzaileek datorren astean Euskadira egingo duten bisitak zurrumurru ugari piztu ditu ETAk desarmea iragar dezakelakoan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hasi da hauteskunde kanpaina Andaluzian

Sevillan ekin die kanpainako ekitaldiei Alderdi Popularrak; Granadan, Alderdi Sozialistak. Moreno Bonilla PPko hautagai eta gaur egungo presidenteak gehiengo absolutua nahi du; ez du Vox nahi bere gobernuan. Jarraitzaileei botoa ematera joateko deia egin die, inkestek iragartzen duten gehiengo absolutua ziurra ez delakoan. Alderdi Sozialistaren hautagai Maria Jesus Monterok, berriz, inkestek iragartzen dizkioten emaitza txarrak irauli nahi ditu eta zerbitzu publikoen aldeko defentsan oinarritu du kanpaina.

REBEKA UBERA LAURA GARRIDO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Medikuen gatazkan esku hartzeko eskatu diote EH Bilduk eta PPk Osasun sailburuari

Medikuen grebaz aritu dira gaur, besteak beste, Eusko Legebiltzarrean. EH Bilduk medikuen lan-baldintzak hobetzeko mozioa eraman du ganberara, eta Rebeka Ubera koalizioko legebiltzarkideak Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuari eskatu dio, fitxa mugitu eta neurriak hartzeko aferan.  Alderdi Popularreko Laura Garridok ere defendatu du Jaurlaritzak badituela eskuduntzak, medikuen egoera hobetzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X