Telleria auzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Politikariak espiatzeko 'agindurik' eman izana ukatu du Telleriak

EAJko kide ohiak, hala ere, aitortu du balitekeela zenbait dokumentu ''kopiatu eta pegatu'' izana. Ertzaintzako agenteek, bestalde, ukatu egin dute Telleriari txostenik igorri izana.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Telleriak eta bi ertzainek ukatu egin dute deliturik egin izana

Aitor Telleria EAJko kide ohiak esan du Arabako politikari eta enpresaburuen inguruan heltzen zitzaizkion informazioak ''txotxolokeriak'' zirela; ''mundu guztiak zekizkien kontuak'', alegia. Halaber, txosten horiek egiteko agindurik eman ez zuela eta ''iturri anonimoek helarazi'' zizkiotela azaldu du, Arabako ustezko espioitza auziaren epaiketaren lehen jardunaldian egin duen deklarazioan.

Hala ere, aitortu du balitekeela, ''asko jota ere'', zenbait dokumentu ''kopiatu eta pegatu'' izana.

Bere disko gogorrean aurkitutako sei fitxen egilea nor den ez dakiela eta dokumentu horiek bertan zeudenik jakin ere ez zekiela azaldu du Telleriak. Berez, ''zakarrontzian'' egon behar zutela esan du. Hala, behin baino gehiagotan ukatu du informazio horrekin gestiorik egin izana, eta akusatutako bi agenteei informazio hori biltzeko agindurik eman izana.

Ertzaintzako bi agentekin zuen harremana dela-eta, Telleriak esan du horietako batekin urte askotasun adiskidetasuna zuela, eta 2008ko udan elkarri egindako telefono deiek iraileko Alderdi Eguna antolatzeko helburua zutela.

Bigarren agentearekin harremanik ez zuela esan du EAJko kide ohiak, baina seme-alabekin lotura zuen gai bat jorratzeko telefonoz hitz egin izana aitortu du.

Agenteek ukatu egin dute Telleriari txostenik igorri izana

'Carlos' eta 'Axier' izenekin ezagunak diren Ertzaintzako bi agenteek, bestalde, ukatu egin dute Arabako politikari eta pertsonaia ezagunen inguruko isilpeko  informazioa biltzen zuen txostenik igorri izana Telleriari, eta, ildo horretan, ustez ikertutako pertsonaia horietako asko nortzuk ziren ere ez zekitela gaineratu dute.

EAJko buruzagi ohiarekin izandako elkarrizketak eta bilerak maila pertsonalean kokatu dituzte bi agenteek, eta Carlosek Telleriarekin adiskidetasuna aitortu duen arren, Axierrek ''azaleko harremana'' zela esan du.

Lau urteko espetxe zigorra eskatzen dute

Astelehen honetan hasi da Aitor Telleria EAJko kide ohiaren eta bi ertzainen kontrako epaiketa Gasteizen, Arabako Lurralde Auzitegian. Telleriaren deklarazio hasi aurretik, leporatzen dieten delituen zerrenda entzun dute Telleriak eta Jesus Alfonso Acha eta Carlos Jose ertzainek. Hirurek adierazi dute ez daudela ados.

Lurralde horretako hainbat politikariri eta pertsona ezaguni espioitza egitea egotzi die Fiskaltzak, eta lau urteko espetxe zigorra eskatu du hirurentzat. Halaber, hiruren artean ustez espioitza egin zieten 21 pertsonei 342.000 euroko kalte-ordainak ematea ere eskatuko du Ministerio Publikoak. Defentsek akusatuak aske uztea eskatu dute.

Instrukzioa ''handik eta hemendik bonbardatu'' zutela salatu du fiskalak

Deklarazioak hasi aurretik, fiskaltzaren eta defentsen txandan, instrukzioari buruzko hainbat kontu izan dituzte hizpide. Defentsek sumarioko zenbait atal bertan behera uztea eskatu dute, sekretupean izan arren, datu asko komunikabideetan argitaratu zirela argudiatuta.

Fiskaltzak, baina, ukatu egin du argudio hori, eta Arabako ustezko espioitza auziaren instrukzioa ''handik eta hemendik bonbardatu'' zutela esan du Josu Izagirre Arabako fiskal nagusiak, horren hitzetan ''aurki zitekeena dela-eta beldur handia zegoelako''. Izagirrek adierazi du instrukzio garaian ''presioa jasagngaitza'' izan zela, eta ''handik eta hemendik bonbardatu'' zutela sumarioa. Baina, haren hitzetan, ez zen filtraziorik egon eta akusatuen defentsarako eskubidea eta segurtasuna ez ziren arriskuan jarri.

30 bat lekuko, astearte honetan

Epaiketak astearte honetan jarraituko du, eta 30 bat lekuko deitu dituzte biharko. Litekeena da asteazkenean bertan egitea epaiketaren azken saioa.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa Itsasun, Iparretarrak taldeko kide baten omenezko murala ezabatzeko aginduaren kontra

Frantziako Gobernuko ordezkariak Iparretarrak talde armatuko kide ohi baten murala ezabatzeko agindua eman ostean, gaur Itsasun, Lapurdin, ehunka lagun kalera atera dira erabaki hori gogor kritikatzeko. Ez dago argi Udalak noiz ezabatuko duen Txomin Olhagaray Iparretarrak taldeko kidea irudikatzen duen margoa. Manifestariek adierazi dute artelan bat baino ez dela eta noizbait liburuak ere erreko ote dituzten galdetu dute.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Donostiako EAJk etxebizitza eskaintza areagotzea eta turismo eredu "ordenatu eta jasangarria" sustatzea jarri du jomugan

Martxotik uztailera bitartean, elkarrizketa eta gogoeta saioa egin dute jeltzaleek 500 gizarte eragilerekin, eta 200 ekarpenetik gora jaso dituzte, 11 erronka sektorialetan bilduta. Jon Insausti alkateak ekimenaren garrantzia azpimarratu du: "Entzutea ez da jendeak zer pentsatzen duen galdetzea. Entzutea da prest egotea beste begirada batzuk onartzeko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X