Polemika
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Barkosek jazarpena salatu du

Diputatuak baieztatu egin du 1.200 euro sartu zituela Euskalerria Irratian "interes pertsonalik gabe eta funts galduan", eta akzio horiek "sekula ez" dituela jaso jakinarazi du.
Uxue Barkos Geroa Bairen diputatua. Argazkia: Efe

Geroa Bairen eta bereziki bere kontra egin duten erasotzat jo du Uxue Barkosek Diario De Navarrak ateratako informazioa, lehenbiziko bere gaitza, gero epaitegietan dagoen ondarearen ingurukoa, eta orain Euskalerria Irratiko akzioen kontua erabili dutela gogoratuz.

Barkosek azaldu duenez, galdutako mila eta berrehun euroko ekarpena da berak egin duen guztia eta gaur jakin du inoiz jaso ez dituen 200 akzio dituela. Euskalerria Irratiari emandako dirua "ez da inbertsio bat, lizentziarik ez duen eta defizitarioa den irrati batek bizirauteko behar duen laguntza baizik", Barkosen esanetan.

Zergatik ez zion Kongresuari bere inbertsioaren berri eman galdetuta, Barkosek erantzun du legeak babesten duelako ez zuela halakorik egin. Arrazoi horrexegatik, egunkariak zuzenketa egitea espero duela erantsi du Uxue Barkosek, alderdi osoak babestuta egin duen agerraldian. argi utziz, bederatzi urtez egin bezala, segiko duela Kongresuan euskarazko irratiaren aldeko diru-laguntza eskatzen.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X