Eusko Legebiltzarra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Udal Legea urtebetean lantzea adostu dute EAJk, PSEk eta EH Bilduk

Legebiltzarrek, baina, ez du akordiorik lortu euskal selekzioen ofizialtasuna bultzatzeko ekimenen inguruan. Amatasuna dela-eta, beste legebiltzarkide batzuen esku utzi dute botoa Quirogak eta Rojok.
18:00 - 20:00
Bakerako lantaldea osatu dute, PPk eta UPyDk parte hartu gabe

Eusko Jaurlaritzak Udal Legea 12 hilabetean lantzea adostu du EAJk PSE-EErekin eta EH Bildurekin, eta ekimenak aurrera egin du Eusko Legebiltzarrean. Hala, Jaurlaritzari udalen eskumenak zehaztea eta eskumen horiek gauzatzeko finantzaketa bermatzea eskatuz, aurrera egin du testuak, PPren kontrako botoekin eta UPyDren abstentzioarekin.

Euskal selekzioen ofizialtasuna eta ingelesa, akordiorik gabe

EAJren eta EH Bilduren arteko akordio faltak atzera bota du euskal selekzioen ofizialtasuna bultzatzeko EH Bilduk aurkeztutako proposamena. Bertan, legegintzaldi honetan pausoak eman eta bi hilabetean ''ofizialtasuna bultzatuko duen batzordea'' eratzea proposatu du EH Bilduk, baina talde guztien osoko zuzenketa aurkeztu diote testuri.

Halaber, derrigorrezko hezkuntzan ingelesak izan behar duen tratamenduaren inguruan ere ez da adostasunik egon Legebiltzarrean.

Quirogaren eta Rojoren amatasuna

Arantza Quiroga PPk Legebiltzarrean duen bozeramaileak eta Natalia Rojo legebiltzarkide sozialistak beste legebiltzarkide batzuen esku utzi dute botoa, amatasuna dela-eta.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hasi da hauteskunde kanpaina Andaluzian

Sevillan ekin die kanpainako ekitaldiei Alderdi Popularrak; Granadan, Alderdi Sozialistak. Moreno Bonilla PPko hautagai eta gaur egungo presidenteak gehiengo absolutua nahi du; ez du Vox nahi bere gobernuan. Jarraitzaileei botoa ematera joateko deia egin die, inkestek iragartzen duten gehiengo absolutua ziurra ez delakoan. Alderdi Sozialistaren hautagai Maria Jesus Monterok, berriz, inkestek iragartzen dizkioten emaitza txarrak irauli nahi ditu eta zerbitzu publikoen aldeko defentsan oinarritu du kanpaina.

REBEKA UBERA LAURA GARRIDO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Medikuen gatazkan esku hartzeko eskatu diote EH Bilduk eta PPk Osasun sailburuari

Medikuen grebaz aritu dira gaur, besteak beste, Eusko Legebiltzarrean. EH Bilduk medikuen lan-baldintzak hobetzeko mozioa eraman du ganberara, eta Rebeka Ubera koalizioko legebiltzarkideak Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuari eskatu dio, fitxa mugitu eta neurriak hartzeko aferan.  Alderdi Popularreko Laura Garridok ere defendatu du Jaurlaritzak badituela eskuduntzak, medikuen egoera hobetzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X