Sektore publikoa % 25 murrizteko plana azalduko du Urkulluk
Euskal administrazio publikoaren eta menpeko erakunde guztien egitura % 25 murrizteko egitasmoa aurkeztuko du Iñigo Urkullu lehendakariak astearte honetan. Murrizketa lanpostuak deuseztatu gabe egiteko borondatea du Exekutiboak.
Estrategiaren berri iragan urtarrilean eman zuen Eusko Jaurlaritzak, eta egitasmoa astearte honetan onartuko du Exekutiboak. Josu Erkoreka Justizia sailburuak eta Ricardo Gatzagaetxebarria Hazienda sailburuak lehendakaria lagunduko dute agerraldian.
Eusko Jaurlaritzak eta entitate eta elkarte publiko guztiek % 20 goi-kargudun gutxiago dituzte dagoeneko.
Murrizketak sektore publikoko 79 entitateri eta 132 elkarteri eragingo die.
Besteak beste, Osakidetza, EiTB, URA, Lanbide, Eustat eta Emakunderi eragingo die neurriak.
Zure interesekoa izan daiteke
Ehunka lagun bildu dira Bilbon, terrorismoa egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak aske uztea eskatzeko
Aske: "Gure helburua ez da istiluak egotea, Aratz eta Malenen kontrako kanpaina mediatikoari aurre egitea baizik"