ETAri bidea markatzea eskatu dio Egibarrek ezker abertzaleari
Joseba Egibar Legebiltzarreko EAJko bozeramaileak ezker abertzaleari "ausartagoa" izatea eskatu dio ETAk aldebakarreko desegitea egiteko eta estrategia armatuarekin egindako minaren aurrean erantzukizun politikoak hartzeko.
Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan, Egibarrek ezker abertzaleari esan dionez, "ezin da ETAren orrialdea besterik gabe itxi, ezer gertatu izan ez balitz bezala", eta talde armatuaren ekintza "amaitu delako, ez da ezertaz hitz egin behar".
"Ez, ez, guztiaz hitz egin behar da, ordenaz, zapaldu gabe, umiliatu nahi gabe, baina erantzukizun politikoa ezkutatzea edo txikiagotzea ahalbidetu gabe, besterenezinak diren erantzukizun politikoak daudelako", azaldu du Egibarrek.
Egibarren hitzetan, preso bakoitzaren erantzukizun indibidualetatik haratago, "kolektiboak eta politikoak daude, eta hor ezker abertzalea ETAren eta horren komunikatuen pausoak jarraitzen ari da".
"Ausarta izan behar du, bidea egin eta azaldu. Sorturi hala esan diogu", nabarmendu du Egibarrek.
"Sinesgarritasuna lortu nahi badu, eta denbora ez da alferrik pasatzen, euskal herritarrei zuzendu behar zaie eta estrategia armatuarekin oker zeudela esan behar die, ondorio konponezinak izan dituela eta gizarteari kalte egin zaiola. Eta hori politikoki onartu egin behar da, etorkizunean eraikiko dugunak oinarri solidoak izan ditzan", azpimarratu du.
Donostiako konferentziari dagokionez, "ez dago konferentziaren horrenbesteko beharrik, aldiz, bai erabakiena", esan du. Halere, "zerbait ekarri baldin badezake, ongietorria izango da", gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Auzitegi Nazionalak Belateko lanen esleipena ikertuko du
Koldo auziaren instrukzioaren ardura duen epaileak gaur jakinarazi du erabakia. UPNk eta PPk Maria Chiviteren dimisioa eskatu dute.
EAJren "legatua" bere egin nahi dutenei mezua, Estebanek: "Ez da oinordetzan hartzen, defendatu nahi izan ez zena"
Ekitaldi politikoa egin dute jeltzaleek Bilbon, Sabino Aranak EAJ sortu zuela 131 urte bete direnean. "Atzo mespretxatu zituenak, gaur ez du haien txapela janzteko eskubiderik", esan du, zuzenean aipatu gabe, baina EH Bilduri erreferentzia eginez.
Arabako Aldundiak Manzanosko saihesbidea ireki du eta herriko trenbide-pasaguneko trafikoa kendu
Arabako ahaldun nagusi Ramiro Gonzalezek eta Mugikortasun Jasangarriaren eta Bide Azpiegituren Saileko foru diputatu Jon Nogalesek Manzanosko saihesbidea inauguratu dute astelehen honetan. Proiektuak 3,8 milioi euroko inbertsioa izan du, eta horri esker, Añanako kuadrillako herri hori zeharkatzen duen trenbide-pasaguneko ibilgailuen trafikoa itxi egin dute.
Villarejoren defentsak dio Kitchen operazioa legezkoa izan zela
Komisario ohiaren defentsak ukatu egin du sarearen helburua Barcenas PPren diruzain ohiari alderdiaren material konprometituta lapurtzea zela, eta Barcenasi berari egotzio dio auzia sortzea, "komunikabideei begira". Fiskaltzak 19 urteko kartzela-zigorra ezarri nahi dio komisario ohiari.
Espainiako Gobernuak etxebizitzaren dekretua onartzea irailera atzeratu du, babes nahikorik ez duelako
Astearte honetan Ministroen Kontseiluan onartzekoa zen testuak Sumar, PSOE, EAJ, Junts eta Podemosen proposamenak biltzen ditu; besteak beste, alokairu-kontratuak luzatzea, lurzoruaren legea erreformatzea, pizgarri fiskalak ezartzea eta etxegabetzeak etetea.
Sanchezek adierazi du "ordu zailak" datozela suteen kudeaketan
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak Vall d'Uixon (Castello) piztutako sutea kontrolatzeko Aginte Postu Aurreratua bisitatu du. Aipaturiko sutearen ondorioz, 6.500 hektarea erre dira eta 16.000 pertsona baino gehiago ebakuatu dituzte. Horrez gain, Serra d'Espada inguruan 65.000 pertsona konfinatu dituzte.
Klima larrialdiari aurre egiteko estatu ituna "lehentasun nazionala" dela adierazi du Sanchezek
Espainiako gobernuburuak babesleku klimatikoen sarearen aurkezpenean adierazi duenez, alderdi politikoei eta eragile sozialei behin eta berriz eskatuko die klima larrialdiari aurre egiteko estatu itunera batu daitezela.
Pedro Sanchez: "Larrialdi klimatikoak hil egiten du"
Babesleku Klimatikoen Sarearen aurkezpenean, Espainiako Gobernuko presidenteak adierazi du "udak gero eta gogorragoak, suntsigarriagoak eta hilgarriagoak" direla.
Biktimen ondorengoek eta Otxandioko Udalak sarraskiaren aitortza eskatu dute
Duela 90 urte, frankisten altxamendua izan eta lau egunera, Otxandio bonbardatu zuten. Gaur, eraso faxista hark hildako 61 pertsonak gogoratu dituzte herrian, horietako asko haurrak. Biztanleria zibilaren aurkako lehen aire-erasoa izan zen gerra hartan.
Pradalesek Agirre lehendakariaren "arrastoari eta balioei jarraitzeko" deia egin du
Imanol Pradales lehendakariak Jose Antonio Agirre lehendakariaren "bideari jarraitzeko" deia egin du. Haren baloreak eta haren lantaldeak erakutsitako umiltasuna eta egiteko modua eredugarri jo ditu Pradalesek.