Bakerako lantaldea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAJ lantaldearen bilera atzeratzeko prest, ekimenari eusteko bada

"Ez da ezer gertatzen atzeratzen badugu, baina ezin da izan lantaldearen jarduera betiko eteteko", adierazi du Ortuzarrek, PSE-EEren eskariari erreferentzia eginez.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Andoni Ortuzar prest azaldu da bakerako lantaldea atzeratzeko

Andoni Ortuzar EAJren presidentea bake eta elkarbizitzarako lantaldeak datorren ostiralean Eusko Legebiltzarrean egingo duen bilera atzeratzeko prest agertu da, PSE-EEren eskariari erantzute aldera, baina ekimenari eusteko baldin bada soilik proposatzen du atzerapena, ez lantaldearen jarduera "betiko eteteko".

"Ez da ezer gertatuko atzerapenagatik, baina ezin da izan lantaldean jarduera betiko eteteko. Zerbaiten zain gaudelako edo lantaldearen oinarriak sendatzeko bilera atzeratu behar bada, ederki, baina ekimenari eusteko izan behar da, ez betiko amaitzeko", adierazi du Ortuzarrek.

Euzkadi Buru Batzarraren presidenteari "ongi" iruditzen zaio PSE-EEk ezker abertzalearekiko "exijentzia maila igotzea", "baina lantaldearen barruan".

Gaineratu duenez, "ulertzen dugu Sorturi exijentzia maila igotzea, bere jarrera argi dezan" eta aurreko legegintzaldian adostutako "zoru etikoa argi eta garbi, aitzakiarik gabe" onar dezan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X