Krisiari aurre egiteko urtebete galdu dela deitoratu du oposizioak
Oposizioko talde guztiak bat etorri dira Iñigo Urkullu lehendakariaren Gobernuak krisiari aurre egiteko neurriak hartzeko bidean urtebete galdu duela esaterakoan.
Datorren astelehenean urtebete izango da EAJk EAEko hauteskunde autonomikoak irabazi zituela. EAJk gutxiengoan agintzen du, 75 legebiltzarkidetatik 27 baititu.
EH Bildu
Ezker abertzalea indartsu itzuli zen Legebiltzarrera, eta 21 eserleku eskuratuta bigarren indarra da.
Testuinguru horretan, EH Bilduk eta EAJk subiranotasunari lotutako gaietan bat egingo zutela eta bide horretan urratsak emango zituztela zabaldu zen, baita bestelako gai ekonomiko eta sozialetan ere, ETAk jarduera armatua betirako utzi ostean ireki zen egoera politiko berriaren ondorioz.
Alabaina, EH Bilduk horrelakorik gertatu ez izana deitoratu du. "EAJk autonomismoaren aldeko apustu argi egin du eta bere jarduera politiko guztia PSEri eta PPri zuzenduta dago; horren erakusgarri da hiru alderdi horien artean adostutako itun fiskala", azaldu dute.
Gauzak horrela, koalizio soberanistak esan du urtebete galdu dela "Madrildik egindako erasoei(LOMCE legea, koordainketa, administrazio publikoetako murrizketak eta lan-erreforma) aurre egiteko".
Ildo berean, gatazka politikoari behin betiko konponbidea emateko Rajoyren Gobernua urratsak ematera behartzeko aukera galdu dela ere kritikatu dute.
PSE
Idoia Mendia PSEko zuzendaritzaren bozeramaileak ere ildo berean hitz egin du egoera ekonomikoari dagokionean. "Euskadi ez dago duela urtebete baino hobeto, Jaurlaritza geldi egon delako". Bere esanetan Urkulluren legegintzaldia orain hasi da, "PSErekin adostutako, eta ondoren PPk ere sinatutako, itun fiskalarekin".
Fagorren krisia Jaurlaritzari leporatzea gehiegizkoa litzatekeela iritzi arren, Mendiak adierazi du Urkulluren Gobernuak ez duela lagundu "arazoak arintzen".
"Boterea berreskuratu duenetik EAJk agerian utzi du ez duela ideiarik eta egitasmorik krisi ekonomikoari aurre egiteko, eta Patxi Lopezen Gobernuak lortutakoak desegiten galdu du denbora", salatu du.
PP
Borja Semper Alderdi Popularraren Legebiltzarreko bozeramaileak esan du EAJk duen "kudeatzaile onaren irudia" ezerezean geratu dela, bizi duen krisi ekonomiko honetan erabaki garrantzitsurik hartzeko gai izan ez delako.
"Azken urtean ez dute ezer egin eta erabakitze-eskubidearen inguruko iragarpenak eginez ezkutatu nahi dute gabezia hori", kritikatu du.
"Erabakitzeko eskubidea bezalako gaiez gero eta gehiago hitzegiten du lehendakariak, baina ez dira ohartzen mundua gero eta konplexuagoa dela, zabalagoa eta lehiakorragoa, eta bakarrik ez garela inora joango", erantsi du.
UPyD
Gainerako taldeek bezala, UPyDk ere uste du EAJren Jaurlaritzak ez duela behar beste egin krisi ekonomikoari aurre egiteko bidean. Egoera okerragoa izan daitekeela ere esan du Gorka Maneirok, "EAJren keinu soberanistak ikusita eta EH Bilduren presioaren ondorioz".
"Jaurlaritzak ez dio krisiari aurre egin, instituzioak murrizteko egitasmoa gelditu du eta Euskadin gatazka politiko bat dagoela dioen teoria faltsua ezartzen saiatu da", nabarmendu du.
"Urkulluren Gobernua une honetan inoiz baino bakarrago ez badago, PSEren interes alderdikoien eta PPren beharrizan mediatikoen ondorio baino ez da", kritikatu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiak muga-kontrolak berrezarri dizkie Italiatik datozen bidaiariei
Portu eta aireportuetako kontrolak irailaren 7ra arte egongo dira indarrean, eta ausaz egingo dituzte, Italiako migrazio-presioaren aurrean.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.