36 presok aske uzteko eskatu diote Auzitegi Nazionalari
Auzitegi Nazionalak 'Parot doktrina' ezarrita duten 36 presoren eskaerak jaso ditu, aske uzteko eskatuz. Datorren ostiralean erabakiko du horien inguruan Auzitegi Nazionaleko Zigor-arloko Salak.
Auzitegitik adierazi dutenez, aurreikusita zegoen moduan, ostiral honetan Joxepa Ernagaren eta Manuel Piriz Lopezen kasuak aztertuko dituzte. Horrez gain, jaso diren gainerako 36 eskaeren inguruan jarraituko den prozeduraren inguruan ere eztabaidatuko dute. Salak kasuak banaka edo denak batera aztertu behar diren erabakiko du, baita osoko bilkura izango den erabakia hartuko duena edo kasu bakoitza eraman duen atala arduratuko den erabaki hori hartzeaz.
Auzitegi Nazionaleko Zigor-arloko Salak bilera egingo du datozen egunetan 'Parot doktrina'ren inguruan Estrasburgoko Auzitegiak eman duen epaia aztertu eta horren inguruko erabakia hartzeko.
Ines del Riok Iruñean igaro du lehen gaua
Ines del Rio ETAko preso ohiak Iruñean igaro du espetxetik kanpo eman duen lehenengo gaua. Oraindik ez da bere jaioterrira joan, Tafallara, bere kasuak hedabideetan piztu duen ikusminagatik, Diario de Noticias egunkariak gaur argitaratu duenez.
Ines del Rio aske utzi zuten atzo, Auzitegi Nazionalak aginduta, espetxean 26 urte eta hiru hilabete eman ondoren.
Auzitegi Nazionaleko Zigor-arloko Salako epaileek aho batez erabaki zuten Ines del Rio aske uztea, Europako Giza Eskubideen Auzitegiaren epaia "argia eta irmoa" zela argudiatuz.
Ines del Rioren zenbait lagun eta senide Teixeiroko espetxera joan ziren, ETAko preso ohiari harrera egiteko. Del Rio 1987. urteko uztailean espetxeratu zuten, 24 hilketa egotzita.
Del Rioren lagun eta senideak gauerdian iritsi ziren Tafallara, eta 50 bat pertsonak hartu zituzten bertan, Azoka tabernan, Diario de Noticias egunkariaren arabera. Del Riok Iruñean eman du gaua, bere ahizpa batekin.
Tafallako Azoka taberna. Argazkia: EITB.
Troitiño ere, aske
Bestalde, Londresko Auzitegi Nagusiak Antton Troitiño baldintzapean aske uzteko agindua eman zuen atzo. Troitiño 2012ko ekainean atxilotu zuten Erresuma Batuan. Erabakia Estrasburgoko Auzitegiak 'Parot doktrina'ren aurkako epaia eman eta hurrengo egunean hartu dute.
John Thomas gorteko presidenteak Troitiño ahalik eta lasterren aske utzi behar dela adierazi du, defentsak eskatu bezala. Troitiñok egunero joan beharko du Londresko polizia-etxe batera.
Halaber, zazpi eguneko epean, Troitiñoren estradizioaren inguruan erabakitzeko eskatu dio Espainiako Justiziari. Denbora horretan erabakirik hartu ezean, defentsaren eta Fiskaltzaren artean hartuko dute erabakia.
Fiskaltzak banan-banan aztertuko ditu
Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak 'Parot doktrina'ri buruz hartutako erabakia aplikatu ala ez kasuz kasu aztertuko du Fiskaltzak, Eduardo Torres-Dulce Estatuko fiskal nagusiaren arabera.
Bien bitartean, atzeraeraginkortasunez 'Parot doktrina' aplikatu zaien 56 giltzapetu "berehala" aske uztea eskatuko dute Ines del Rio ETAko presoaren abokatuek.
Rajoyk biktimak hartuko ditu
Rajoyk atzo arratsaldean hartu zituen terrorismoaren biktimen elkarteetako ordezkariak, Moncloan, 'Parot doktrina'ren inguruko ebazpenaz hitz egiteko.
Horrez gain, biktimen elkarteek deitutako elkarretaratzean parte hartzea aztertzen ari da Alderdi Popularreko zuzendaritza. Dagoeneko, Esperanza Aguirre Madrileko PPko presidenteak iragarri du AVTk deitutako elkarretaratzean parte hartuko duela.
Zure interesekoa izan daiteke
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.
Sozialistak, Parisko Alkatetzari eusteko moduan
Emmanuel Gregoire buru duen ezkerreko koalizioak irabazi du, eta Anna Hidalgoren lekukoa hartzen saiatuko da bigarren itzulian.
Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua Madrilen bilduko dira aireportuen aldebiko kudeaketa negoziatzeko
Ubarretxenak argi utzi du Jaurlaritzak ez duela onartuko Estatuak ostiralean egindako kontra-proposamena, Jaurlaritzak egindako "eskakizun guztiak bertan behera" utzi baititu. Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkaria, ordea, baikor azaldu da, akordioa lortuko delakoan.
PPk irabazi ditu Gaztela eta Leongo hauteskundeak 33 eserlekurekin, PSOEk 30 lortu ditu, eta Voxek 14
Bestalde, PSOE izan da indar bozkatuena Trebiñuko konderri historikoan, eta Vox izan da bigarrena. Gaztela eta Leonen, oro har, % 65,22ko parte-hartzea izan da hauteskunde hauetan, baina % 48,26koa Trebiñun.
Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeek aldaketak utzi dituzte Lekuinen, Arrosan, Alduden, Donapauleun eta Senperen, besteak beste
Laurent Intxauspek Donibane Garaziko auzapez izaten jarraituko du, Eneko Aldanak Ziburun eta Emmanuel Alzurik Bidarten. 11 herri joango dira bigarren itzulira, Angelun, Senperen eta Getarian lehen itzulitik argitu baita nor izango den hurrengo alkatea.
Jean-Rene Etchegaray izan da garaile Baionan, bigarren itzuliaren zain
Etchegaray zentrista bigarren itzulira iritsi da, Jean-Claude Iriart hautagai abertzalearekin, Henri Etcheto sozialistarekin eta, lehen aldiz, eskuin muturreko hautagai batekin, Pascal Lesellierrekin. Hain zuzen ere, ultraeskuinak bere emaitzak bikoiztea lortu du sei urtean, aurreko hauteskundeetatik.