Parot Doktrina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

ETAko bederatzi preso aske uztea erabaki du Auzitegi Nazionalak

Oraingo honetan, Juan Jose Zubieta Zubeldia (Viceko Guardia Zibilaren kuartel nagusiaren aurkako atentatuaren egilea) eta Jesus Maria Zabarte espetxetik atera dituzte, besteak beste.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Beste 12 presoren askapena agindu du Auzitegi Nazionalak

ETAko 9 preso eta GRAPOko hiru espetxetik ateratzea erabaki du gaur Auzitegi Nazionalak, Estrasburgoko Epaitegiak Parot Doktrinaren inguruan emandako agindua betetzeko. Guztira, ETAko 36 preso eta GRAPOko bost espetxetik atera dituzte Parot Doktrina bertan behera geratu zenetik.

Oraingo honetan, Juan Jose Zubieta Zubeldia (Viceko Guardia Zibilaren kuartel nagusiaren aurkako atentatuaren egilea) eta Jesus Maria Zabarte espetxetik atera dituzte, besteak beste.

Zerrendan ere Javier Maria Gordaraz, Miren Maitane Sagastume, Joaquín Urain Larrañaga, José Ignacio Etxeverria Pascual, Manuel González Rodríguez, Juan José Legorburu Guerediaga eta Ramón Uribe Navarro daude.

Bestalde, espetxetik aterako diren GRAPOko hiru kideak Guillermo Vázquez Bautista (260 urteko espetxe zigorra ezarri zioten bi guardia zibil hiltzeagatik), María Jesús Romero Vega eta Encarnación León Lara dira, iturri juridikoek jakitera eman dutenez.

Atzo, ETAko beste hiru preso aske geratu ziren: Luis María Lizarralde eta Iñaki Recarte (Langraitz bidea) eta Juan Carlos Arruti, "Paterra".

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X