Ertzaintzaren 'geldotasunari' aurre egiteko jardun dutela dio Urquijok
Carlos Urquijo Gobernuak Euskadin duen ordezkariaren ustez ez da bidezkoa Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak ETAko preso ohien harreren inguruan jasotako txostenak kritikatzea, bertako informazio urria dela argudiatuz. Urquijok azpimarratu duenez, ''iturri propioak'' erabiliz lortu dituzte datuak Polizia Nazionalaren eta Guardia Zibilaren agenteek, ''Ertzaintza ekitaldi horietara igorri ez duen Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren geldotasunari aurre egiteko''. Halaber, ekitaldiak behatu ahal izateko agente horiek ''beren segurtasuna arriskuan'' jarri dutela azpimarratu du.
Efe agentziari egindako adierazpenetan, Urquijo haserre agertu da Fiskaltzak gaur egindako eskaerarekin. Izan ere, Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak joan den astean ETAko lau preso ohiri egindako harreren inguruko txosten berriak eskatuko ditu, txostenak "laburrak" direlako eta ez direlako ''nahikoa" terrorismoaren gorazarrea egin zen edo ez zehazteko, bertako iturriek azaldu dutenez. Fiskaltzak lau txosten jaso dituela azaldu du, eta "harrituta" agertu da jasotako zehaztasun faltarekin.
Urquijok, ordea, sei txosten direla zehaztu du, eta eskura duten informazioa dela berretsi du. ''Agerikoa da ez dela informazio kantitate handia, baina kontuan izan behar da zein baldintzatan lan egin duten bertara joan diren funtzionarioek. Guk nahikoa egin dugu, eskumena gure ez bada ere, informazio hori lortu baitugu'', azpimarratu du.
Hala, Urquijok dio Fiskaltzarentzat txosten hori nahikoa ez bada Ertzaintzari eskatu behar diola informazioa osatzea, ''Ertzaintza baita polizia eskuduna''.
Gehienak artxibatu dituzte
Fiskaltzarik ''idatzi asko'' helarazten dizkien arren, horietako ''oso gutxiri'' erantzuten diotela azaldu du Gobernuko ordezkariak, ''eta erantzuten direnak artxibatzeko dira, ez dutelako delitu zantzurik ikusten''. Hala, txosten horietako gehienak informazio gehiago eskatu gabe artxibatu direla kritikatu du Urquijok.
Beltran de Herediari erantzuna
Halaber, astelehen honetan presoen harreren inguruan Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak egindako adierazpenez ere aritu da Gobernuaren ordezkaria. Sailburuaren hitzetan presoei egindako harrerak ez dira delitu, baina ekitaldi horietan ''txaloak, pankartak eta suziriak '' egon zirela azpimarratu du Urquijok. ''Baina sailburuak deliturik egon ez zela uste duenez, ez du Ertzaintza bertara bidali'', gaineratu du.
Albiste gehiago politika
Astearteko Ministroen Kontseiluan Israelen aurkako neurriak onartzea negoziatuko dute PSOEk eta Sumarrek
Sanchezek Tellado kritikatu du Gobernuaren "hilobia zulatzeko" deia egiteagatik: "Milaka espainiarren aurkako iraina da"
Nafarroako PPren urte politikoa abiatzeko ekitaldian, Telladok esan du Gobernua hilzorian dagoela. Horren hitzetan, "hemen eta orain has gaitezke hilobia zulatzen, Espainian inoiz egon behar ez zen gobernu baten hondarrak lurperatzeko".
Ibarrola: "Ziklo politiko bat amaitu eta beste bat hasten da; UPNren unea da"
Cristina Ibarrola UPNko presidenteak "ilusioaren, itxaropenaren, zintzotasunaren eta egiaren zikloa" hasi dela aldarrikatu du, "Navarra y punto" lelopean egin duten urte politikoa irekitzeko ekitaldian.
CAFen Jerusalemgo proiektuaren legezkotasunaren aurrean "egiari huts egitea" leporatu dio Pradalesi BDZ mugimenduak
Boikota, Desinbertsioa eta Zigorrak mugimenduak salatu duenez, tren arinak nazioarteko ebazpenak urratzen ditu, eta Eusko Jaurlaritzak Gipuzkoako laguntza publikoak eteteko eskatu du.
Euskal zentro teknologikoek Euskadiko garapen industrialean duten "garrantzia" azpimarratu du Jauregik
Sailburuak berretsi du etorkizun hurbilean garrantzi handia dutela fabrikazio adimendunak, energia berriztagarriek, mugikortasun jasangarriak edota adimen artifizialak.
Gizarte Segurantzaren erregimen ekonomikoa "bermeekin eta korrika egin gabe" transferitu behar dela esan dio Sumarrek Pradalesi
Etxebizitza, osasuna, hezkuntza eta klima-aldaketaren aurkako borroka izan ditu hizpide Jon Hernandez legebiltzarkideak. "Bat gatoz lehentasunetan, baina ez nola ekin", azaldu du.
De Andresek popularrekiko "etsaitasuna" egotzi dio EAJri, eta Estatuaren eskumen esklusiborik ez eskatzeko eskatu dio
Euskadiko PPko presidenteak "ezker abertzalera hurbiltzea" leporatu dio lehendakariari, Euskadin "erradikaltasunaren gorakada" izaten ari dela ohartarazi du eta aurre egin die Aitor Estebanen kritikei.
Fiskal nagusia, Gorenean: "Justizian eta egian sinesten dudalako nago hemen"
Epaileen eta fiskalen elkarte nagusiek eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko kide batzuek ekitaldi horretara ez joateko eskatu zioten, sekretuak ezagutarazteko delitu batengatik auzipetuta dagoelako, epaiketaren atarian.
Andoni Ortuzar kanpo-aholkulari gisa arituko da PwC aholkularitza-enpresan
EAJko presidente ohiak komunikazio eta gai publikoetan aholkularitza lanetan jardungo du sektoreko nazioarteko enpresa handienetako batean.
Otxandiano: “Herritarrek protesta zibila baliatu dute ahotsa altxatzeko, eta harro egon behar gara”
Pello Otxandiano EH Bilduko legebiltzarkidea Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan izan da, eta Bilbon herritarrek egindako protesta "itxaropenerako zirrikitu bat" dela azpimarratu du.