Bake prozesua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Maroto: 'PPk ETAren amaieraren aurrean duen diskurtsoa onena da'

Gasteizko alkateak Mari Mar Blanco goraipatu du eta terrorismoaren biktimen artean erreferente da eta "sinesgarritasun" handia dauka
Euskadiko PPk "bestelako jarrera bat dauka ETAren amaieraren aurrean", esan du Marotok. EFE
Euskadiko PPk "bestelako jarrera bat dauka ETAren amaieraren aurrean", esan du Marotok. EFE

Javier Maroto Gasteizko alkatearen ustez, "Euskadiko PPk bestelako jarrera bat du" ETAren amaieraren aurrean "hobeto egiteko", hots, biktimak aitortuta.

Marotok Bilbon egin ditu adierazpenok, Ekonomia Berria Forum izeneko gosarietan, eta Mari Mar Blanco goraipatu du eta terrorismoaren biktimen artean erreferente dela eta "sinesgarritasun" handia daukala azpimarratu du.

Marotoren esanetan, Blanco "Mariano Rajoyren terrorismoaren kontrako politikarekin bat badator, nik ere bat egiten dut".

"Azken urteotan nire alderdiak erakutsitako konpromezua mantentzea nahi dut, ETAren amaiera duintasunez lortzeko", gaineratu du.

Atal hau bukatu egin behar da, esan duenez, "ETAren behin betiko porrota eta biktimen aitortza bermatuz", prozesu honetan "distantziakidetasuna" izatea ETAren zauria "guztiz ez osatzea" litzateke.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Londresera Euskadi "kritikatzera" eta etxebizitzaz hitz egitera joatea egotzi dio EAJk EH Bilduri, bere ekarpena "zero" izan arren

Iñigo Ansola EAJren BBBko presidenteak Pello Otxandiano Eusko Legebiltzarreko EH Bildu koalizioko burua kritikatu du aste honetan Londresera joateagatik, EH Bilduk etxebizitzari buruz egindako proposamena aurkeztera, "Euskadi zalantzan jarri eta kritikatzeko". Horren harian, Euskadin etxebizitza publikoa eraikitzeko egin duen ekarpena "zero" dela esan du.

Euskaltzaleon martxa Iruñea Gaztelu plaza
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskararen lurgunea gero eta zabalagoa da Nafarroan, baina estuturik dauka Euskararen Legeak berak

Euskararen Foru Legeak 40 urte betetzen ditu aurten, eta euskara lekua irabazten joan den arren, legeak bere horretan jarraitzen du, lurraldea hiru eremutan banatzen, bai eta nafarren hizkuntza eskubideak mugatzen ere. Euskararen ofizialtasuna lurralde osora hedatzea askoren aspaldiko eskakizuna da, baina tramite administratiboaz harago, borondate politiko argia eta negoziazio gaitasuna eskatzen ditu prozesuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X