Eusko Legebiltzarra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Langileak hizkuntzagatik ez baztertzea eskatu dio Ganberak EiTBri

Langileek lanpostuan hastean izan zituzten baldintzak "errespetatzea" eskatu dute EAJk eta EH Bilduk.
EiTBren Bilboko egoitza. EiTB
EiTBren Bilboko egoitza. EiTB

Langileek lanpostuan hastean izan zituzten baldintzak "errespetatzea" eta inor hizkuntza arrazoiak direla eta "ez baztertzea" eskatu dio gaur Eusko Legebiltzarrak EiTBri, EAJk eta EH Bilduk hala bozkatuta.

Gasteizko Ganberak Gorka Maneiro UPyDko legebiltzarkidearen proposamen bat eztabaidatu du gaur. Horretan, EiTBk langile guztiei euskara eskakizunak ezarri izana salatzen zuen Maneirok, eta baldintza horiek kentzea eskatzen zuen.

Ekimen horren ordez, EAJk eta EH Bilduk zuzenketa bat adostu dute, eta, horretan, urtea bukatu baino lehen lanpostu bakoitzaren hizkuntza eskakizuna aztertzea eskatu diote EiTBri.

FORMAKUNTZA

Halaber, lanpostua lortu zutenean euskara eskakizunik izan ez zuten langileei formakuntza ematea eskatu dute, betiere "zerbitzu publikoa eskaintzeko beharra eta egoera ekonomikoa" oinarri hartuta. Gainera, euskara prestakuntza "langile guztien esku" jarri behar dela gaineratu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hasi da hauteskunde kanpaina Andaluzian

Sevillan ekin die kanpainako ekitaldiei Alderdi Popularrak; Granadan, Alderdi Sozialistak. Moreno Bonilla PPko hautagai eta gaur egungo presidenteak gehiengo absolutua nahi du; ez du Vox nahi bere gobernuan. Jarraitzaileei botoa ematera joateko deia egin die, inkestek iragartzen duten gehiengo absolutua ziurra ez delakoan. Alderdi Sozialistaren hautagai Maria Jesus Monterok, berriz, inkestek iragartzen dizkioten emaitza txarrak irauli nahi ditu eta zerbitzu publikoen aldeko defentsan oinarritu du kanpaina.

REBEKA UBERA LAURA GARRIDO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Medikuen gatazkan esku hartzeko eskatu diote EH Bilduk eta PPk Osasun sailburuari

Medikuen grebaz aritu dira gaur, besteak beste, Eusko Legebiltzarrean. EH Bilduk medikuen lan-baldintzak hobetzeko mozioa eraman du ganberara, eta Rebeka Ubera koalizioko legebiltzarkideak Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuari eskatu dio, fitxa mugitu eta neurriak hartzeko aferan.  Alderdi Popularreko Laura Garridok ere defendatu du Jaurlaritzak badituela eskuduntzak, medikuen egoera hobetzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X