Ikerketa batzordea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alokairu batean desegoki jokatu izana egotzi diete Maroto eta Alonsori

Gasteizko Udalak ikerketa batzorde bat jarri du martxan eta 2007an sinatutako lokal baten alokairua "interes publikoaren aurkakoa" azaldu dute.
Iragarkia
18:00 - 20:00
San Anton kaleko lokalen auziaren aurre-ondorioak aurkeztu dira

Gasteizko Udalean sortutako ikerketa-batzordearen arabera, Alfonso Alonso alkate ohiak eta Javier Maroto gaur egungoak (biak PP alderdikoak) "erantzukizun zuzena" izan zuten 2007an sinatutako lokal baten alokairu garestiegian. "Interes publikoaren aurkako izan zen", azaldu dute.

Batzordeak lehen ondorioak jakinarazi ditu gaur eta taldeek zuzenketak egingo dituzte. Bilera batean botazio bidez onartuko dituzte datorren ostegunean. Hortik, txosten definitiboa aterako dute eta plenoan boto bidez onartu edo ezeztatuko dute.

Gasteizko San Antonio kaleko lokal batzuen alokairua ikertu dute batzordean. Javier Marotok berriz negoziatu eta indarrean dago oraindik, baina Udalari 6 eta 7 milioi euro bitarteko gastua suposatuko dio, lokalak berak balio zuenaren bikoitza.

Alfonso Alonso orduko alkateak Sabayre S.A. enpresa jabedunari eta Gonzalo Anton lokalaren jabeari "mesede egin" ziotela uste dute txosteneko egileek. Izan ere, ez dute uste alokairua esleipen zuzenaren bitartez egin behar zenik, lehia librea hobestu beharrean.

Kontratuaren iraupena 10 urtetik 20ra luzatu zuten Udalak hala proposatuta. Ez zuten erosteko aukerarik eta hilean 12.500 euro (BEZaz gain) ordaindu behar zituzten. Kontratuak urteroko KPIa baino 9 puntu gehiagoko igoerak aurreikusten zituen, Udalak lokala atontzeko gastuak bere gain hartu zituen (1,2 milioi euro) eta babesteko-klausula berezi bat zuen, jabedunarentzat bereziki onuragarria.

"Ondorio gisa, kontratu hori ohiz kanpokoa da", esan dute lehen txostenean. Gaineratu dutenez, ez dago horrelako baldintzak jasotzen dituen alokairu-kontraturik: ez Udalak sinatuta, ezta beste administraziok ere.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa Itsasun, Iparretarrak taldeko kide baten omenezko murala ezabatzeko aginduaren kontra

Frantziako Gobernuko ordezkariak Iparretarrak talde armatuko kide ohi baten murala ezabatzeko agindua eman ostean, gaur Itsasun, Lapurdin, ehunka lagun kalera atera dira erabaki hori gogor kritikatzeko. Ez dago argi Udalak noiz ezabatuko duen Txomin Olhagaray Iparretarrak taldeko kidea irudikatzen duen margoa. Manifestariek adierazi dute artelan bat baino ez dela eta noizbait liburuak ere erreko ote dituzten galdetu dute.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Donostiako EAJk etxebizitza eskaintza areagotzea eta turismo eredu "ordenatu eta jasangarria" sustatzea jarri du jomugan

Martxotik uztailera bitartean, elkarrizketa eta gogoeta saioa egin dute jeltzaleek 500 gizarte eragilerekin, eta 200 ekarpenetik gora jaso dituzte, 11 erronka sektorialetan bilduta. Jon Insausti alkateak ekimenaren garrantzia azpimarratu du: "Entzutea ez da jendeak zer pentsatzen duen galdetzea. Entzutea da prest egotea beste begirada batzuk onartzeko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X