Donostia 2016
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kultura:'Egoerak proiektuaren bideragarritasunean eragina du'

"Erakundeen leialtasun ezaren eta proiektuaren gauzatzean izandako atzerapenez" ohartaraziko die Espainiako Gobernuak Europako aginpideei.
Jose Ignacio Wert Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kiroletako ministroa. Argazkia: EiTB
Jose Ignacio Wert Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kiroletako ministroa. Argazkia: EiTB

Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kiroletako Ministerioak "profesionaltasun eza" egotzi dio Donostia 2016 proiektuko zuzendaritzari, "bai kudeaketan eta baita Europako Kultura Hiriburu izateko konpromisoan ere". Halaber, Donostia 2016 proiektuaren "hauskortasunaz" ohartarazi du.

Bestalde, laster Donostia 2016 proiektuaren harira, "erakundeek izandako leialtasun ezaren eta proiektuaren gauzatzean izandako atzerapenez" ohartaraziko die Espainiako Gobernuak Europako aginpideei.

Oharra kaleratu du Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kiroletako Ministerioak eta "ardura" agertu du Donostia 2016 Fundazioaren baitan dagoen "ezegonkortasun instituzionala" medio, "horrek guztiak proiektuaren bideragarritasunean eragin baitezake". Era berean, "erantzukizunez jokatzeko" eskatu du "neurri horretako Europako proiektua modu egokian garatzeko".

Ministerioaren esanetan, "Donostia 2016 proiektuaren baitako krisi instituzionalak zuzendaritzaren profesionaltasun eza agerian uzten du".

 

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV4245. LASARTE-ORIA (GIPUZKOA) (ESPAÑA), 30/05/2026.- El presidente del PNV, Aitor Esteban (c), participa este sábado en un acto político con motivo de la inauguración de un nuevo batzoki de su partido en una semana marcada por la petición reiterada de la formación nacionalista de un adelanto de las elecciones generales al entender que "la legislatura ha llegado a su fin". EFE/Juan Herrero.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Estebanek kritikatu egin du PPk erantzukizuna eskatzea, jarrera "arduragabea" duen bitartean

Aitor Esteban EAJren EBBko presidenteak erantzukizuna eskatzea aurpegiratu dio PPri, horren esanetan, Voxen planteamenduei mesede egiten dien bitartean, zatiketa soziala sustatzen duen bitartean eta autogobernua dela eta etengabe konfrontazioa bultzatzen eta kritikak egiten ari den bitartean. Estebanen ustez, Sanchezek ez luke ekainaren 24ra arte itxaron beharko azalpenak emateko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X