Urkijo kargutik kendu osteko kritikak 'bidegabeak' direla dio Urkulluk
Iñigo Urkullu lehendakariaren ustean, "erabat bidegabeak" dira Txema Urkijo biktimen alorreko Jaurlaritzako aholkulari ohiak egindako kritikak, eta berretsi egin du berak eta Jaurlaritzak biktimekiko "erabateko konpromisoa" dutela.
Lehendakariaren esanetan, gainera, "zenbait alderdi politiko biktimen kontua interes politikoekin erabiltzen ari dira".
Horrela erantzun die Urkulluk orain dela gutxira arte Eusko Jaurlaritzaren kolaboratzaile izandakoak, Txema Urkijok, egindako adierazpenei. Izan ere, Urkijok, kargutik kendu ostean, Gasteizko Gobernuak ETAren biktimekiko “keinu aipagarri eta adierazgarririk ez izatea” salatu zuen.
Gasteizko Ariznabarra kiroldegian hedabideen aurrean egindako adierazpenetan, lehendakariak berretsi du berak zein Eusko Jaurlaritzak biktimekiko "erabateko konpromisoa" dutela.
Lehendakariak gaineratu du "entzundako kritikak bidegabeak" direla, eta "penagarritzat" jo du Jaurlaritzaren Biktimen Arretarako Bulegoak egindako lana "aintzat ez hartzea".
"Bakea eta bizikidetza lantzeko talde bat sortu nuen, bakea eta bizikidetza lantzeko idazkari orokor bat dago, biktima eta giza eskubideen zuzendari bat. Urkijo aholkulari bat izan da. Aholkulari horrek lan metodologiarekin ez du bat egin, eta hori izan da arrazoi bakarra", esan du Urkulluk.
Horrez gain, lehendakariak adierazi du tristura ematen diola "alderdi politiko batzuek gai hau nora eraman nahi duten ikustea, gai administratibo hutsa izanda”, eta kargugabetuak hasieratik hala aitortu zuela gogoratu du. "Ez du zerikusirik Jaurlaritzak biktimekiko duen konpromiso irmoarekin".
Zure interesekoa izan daiteke
EAJk salatu du EH Bilduk Tolosako eta Andoaingo udaltzainak Intxaurrondora bidaltzen dituela praktikak egitera
Perez Iglesiasek ohartarazi du Bilboko indarkeriak "krosko-zirrikitua" ireki duela demokrazian
Martuteneko espetxea zegoen lekuan etxebizitzak egiteko erakunde arteko akordioa aste honetan lor lezakete
Zozkatu dira Donostiako eta Gasteizko hauteskunde-mahaietako kideak ere
Denis Itxaso: “Etxegabetze guztiak ez dira ezin ordaintzeagatik”
Richar Vaquero, Blocusi buruz: "Norbaiti asko-asko interesatzen zaio mobilizazioetan istiluak egotea"
Ehunka lagun bildu dira Bilbon, terrorismoa egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak aske uztea eskatzeko
Aske: "Gure helburua ez da istiluak egotea, Aratz eta Malenen kontrako kanpaina mediatikoari aurre egitea baizik"